Finantzazio handiagoa eta sektorea duin bihurtzea, Jaengo mahai-inguruan EELZren etorkizunari buruz eztabaidatutako zenbait erronka

Finantzazio handiagoa eta sektorea duin bihurtzea, Jaengo mahai-inguruan EELZren etorkizunari buruz eztabaidatutako zenbait erronka

Finantzazioa hobetzeko, lanbidea duin bihurtzeko eta gure gizartean hain garrantzitsua den zerbitzu hori hobetzeko beharra. Horixe da «EELZren etorkizuna Jaenen» mahai-inguruaren, Jaengo Kongresuen Jauregian martxoaren 7an egindakoaren, ondorio nagusietako bat.

Topaketan nabarmendu zen administrazio publikoen finantzazioa beharrezkoa dela, haiek finkatzen dituztelako ordukako prezioak lehiaketa publikoetako baldintza-agirietan. Cristóbal Valderas Cleceren presidentearen arabera, «etxez etxeko laguntza zerbitzu publikoa da zalantzarik gabe. Beste kontu bat da horren kudeaketa, zuzenekoa edo zeharkakoa izan daitekeena, eta enpresa pribatuen esku egon daitekeena. Cleceren kasuan, efikazia eman, kostuak murriztu eta berrikuntza teknologiko handiagoa dakar».

Francisco Javier Márquezek, Jaengo alkateak, nabarmendu egin zuen Etxez etxeko Laguntza Zerbitzurako baliabide ekonomiko eta giza baliabide gehiago behar direla, gure herrialdeko biztanleak zaharkitzen ari baitira. Mahai-inguruan hainbat ordezkari bildu ziren, hala nola administrazio publikokoak, enpresa pribatukoak eta gizarte-eragileak, besteak beste: Mª Eugenia Valdivieso, Jaengo Berdintasun eta Gizarte-Ongizateko diputatua; Francisco Cantero, Jaengo CCOO sindikatuaren idazkari nagusia; Manuel Salazar, Jaengo UGT sindikatuaren idazkari nagusia eta Cristóbal Valderas Alvarado, Cleceren presidentea.

Francisco Canterol, Jaengo CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak, ondorengo behar hau azpimarratu zuen: «Aurrekontu-partida handiagoa behar du mendekotasunak. Ezin du prekarietate-hobi bihurtu. Gure zaharren aingeru begiraleak dira langileak, eta askotan beren baliabide propioekin betetzen dute legeak ematen ez diena».

Argudio horrekin lotuta, Manuel Salazar, Jaengo UGT sindikatuaren idazkari nagusia, agirietan xedatutako prezio txikiei buruz aritu zen: «12 euro orduko kobraturik ezinezkoa da kalitatezko zerbitzua egitea. Enpresa askok, adibidez, Clecek, lehiaketa publikoak uzten dituzte prezioa prekarioa denean, eta, orduan, zerbitzu txarra egiten duten enpresa piratak agertzen dira».

«Agiri batean egiten den lizitazioa zerbitzuaren kostuak baino txikiagoa bada, behintzat, praxi desegoki baten aurrean gaude», esan zuen Cristóbal Valderasek. Horren harira, eztabaidak zailtasunen ingurukoa izan behar du; kasu askotan, langileen baldintzak hobetzeko, «ezin dugu legerik onartu, finantzatu ezin dugunik. 80 pertsona hiltzen dira egunero onartutako mendekotasun-legearekin, behar bezalako arretarik jaso gabe. Horregatik, legea bete edo aldatu behar ote dugun hausnartu behar dugu».

Bestalde, Mª Eugenia Valdivieso Jaengo Berdintasun eta Gizarte-Ongizateko diputatuak esan zuenez, probintziako diputazioak kudeatzen dituen zerbitzurik garrantzitsuenetakoa da EELZ, eta, adierazi zuenez, administrazioek elkarrekin lan egin behar dute zerbitzu horretako langileen soldatak hobetzeko eta zerbitzuari baliabide gehiago emateko.

Aurrekoez gain, autonomia-erkidegoaren arabera EELZko langileen soldata-desberdintasuna eztabaidatu zuten. Horren inguruan, zenbait datu jarri zituzten mahai gainean, esaterako: Euskadin 30 euro kobratzen dute orduko, Andaluzian, berriz, 13 euro. Mahai-inguruan parte hartu zuten guztiek bat egin zuten herrialde osoan soldatak berdintzeko beharrarekin eta langileen baldintzak hobetzearekin. Etxez etxeko Laguntzako Hitzarmen Nazionalean jasotzen dira Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren soldatak. Eta Cristóbal Valderasek esan zuenez, aurten, lehen aldiz, Clecek parte hartu du hitzarmen negoziazio horretan.

Halaber, eztabaidari amaiera emateko, parte-hartzaile denek baieztatu zuten finantzazio handiagoa behar dela eta EELZko langileek lan-baldintza hobeak izan behar dituztela, zerbitzu horrek garrantzi handia baitu gizartean.