3edicion_premios

III. EDIZIOA, 2017

Estatu-mailako III. edizio honen helburua da entitate sozialen proiektu onenak nabarmentzea, kazetaritza-lan onena saritzea eta genero-indarkeriaren kontrako borrokan gailendu den pertsona ezagun bati esker ona agertzea.

2017KO GALAREN LABURPEN-BIDEOA

2017KO KONPROMISO SARIEN GALAREN BIDEOA-STREAMING

Por favor acepta las cookies de marketing para poder ver este vídeo.

Irabazleak

Hauek izan dira Konpromiso Sarien hirugarren edizioko irabazleak:

‘Proiektu Sozial Onena’ saria

Deméter por la igualdad elkartea, Malagakoa

Proiektua: “Atención e intervención integral en hijos menores de madres víctimas de violencia de género”

Helburua: Programak amak ahaldundu nahi ditu hezitzaile gisa duten eginkizunean, eta amengan eta adingabeengan genero-indarkeriak duen eraginaren ondorioak arindu.

Onuradunak: Urtero, 240 erabiltzaile artatzen ditu batez beste.

www.asociaciondemeter.org

Emakumeak birgizarteratzeko ARED fundazioa, Bartzelonakoa

Proiektua: “Integración sociolaboral de mujeres víctimas de violencia de género”

Helburua: Programak hobetu nahi du artatutako emakumeen autonomia pertsonal, profesional eta ekonomikoa, bai eta lan-integrazioa erdietsi ere.

Onuradunak: Zuzeneko 25 onuradun ditu, pobrezian eta sozialki baztertuta bizi direnak.

www.fundacioared.org

Nova Feina fundazioa, Valentziakoa

Proiektua: “Dona Impuls”

Helburua: biktimen enplegagarritasuna hobetzea. Horretarako, orientazio soziolaborala, sostengua eta akonpainamendua bezalako ekintzak gauzatzen ditu enplegua aktiboki bilatzeko prozesuan.

Onuradunak: Programak 18 urtetik gorako 15 onuradun ditu, eta arreta berezia ematen die 45 urtetik gorako emakumeei, adinak zailtasun handiagoa baitakarkie lan-merkatuan sartzeko orduan.

www.novafeina.org

‘Kazetaritza Lan Onena’ saria

Chelo Tuya
“El Comercio”-ko kazetaria

Egitekoa: #cuestiondetod@s gehigarri berezirako astebetez egindako erreportajeengatik. Gehigarria Asturiasko egunkari horretan argitaratu zen 2016an, Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean.

www.elcomercio.es

Arturo Checa
“Las provincias”-ko kazetaria

Egitekoa: Valentziako egunkari horretan argitaratutako erreportajeengatik: “El maltrato se ceba con los jóvenes”, “Padre enemigo” eta “Zancadillas tras el maltrato”.

www.lasprovincias.es

Epaimahaiaren Sari Berezia

Carmen Quintanilla Barba
Afammer-ko presidentea

Biktimekin eta gai sozialekin dituen eskarmentuagatik eta konpromiso irmoagatik. Genero-indarkeriaren kontra egin duen borroka etengabe eta nekaezinari askotan egin zaio ezagutza, besteak beste, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak 2014an emandako Sariarekin eta Espainiako Gobernuak Andaluzian duen Ordezkaritzaren 2014ko Menina sariarekin.

Aipamen bereziak

Icíar Bollaín
Zinegilea

Egitekoa: kulturak eta zinemak genero-indarkeria bezalako arazo sozialak ikusgai egiteko eta haien inguruan eztabaida pizteko duten potentzialaren ordezkari gisa.

EFE agentzia
Gizarte Saila

Egitekoa: talde-lanagatik eta genero-indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko hartutako konpromiso pertsonalagatik. Azken urtebetean, Gizarte Sailaren kazetaritza-lanak 900 albiste inguru zabaldu ditu, eta, horietan, errigorez eta profesionaltasunez islatu dira problemaren perspektiba guztiak.

www.efe.com

EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua

Luis Lorente
Zine-zuzendari eta gidoilaria, eta Rotas filmeko zuzendaria.

Epaimahaikideak

Maria José Ordóñez
Gobernuaren ordezkaria Genero Indarkeriarako.

Lucía del Carmen Cerón Hernández
Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren zuzendaria.

Ángeles Carmona Vergara
Etxe eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiko presidentea.

Marta Ariño Barrera
G+J España-ko kontseilari delegatua.

Fernando Grande-Marlaska
Epailea.

Gemma Nierga
Kazetaria.

Cristóbal Valderas Alvarado
Clece-ko presidentea.