Kudeaketa-sistema integratua

Kudeaketa-sistema integratua

Clecen hazkunde jasangarriarekin dugun konpromisoa islatzen duen kudeaketa-sistema integratu bat sortu dugu:

  • Gure bezeroak asebetetzeko (Zerbitzuen Kalitatea, Elikagai-segurtasuna, Teknologia-Berrikuntza eta Informazioaren babesa).
  • Gure langileak babesteko (Lan-arriskuen prebentzioa, Gizarte-erantzukizun Korporatiboa).
  • Gure erabiltzaileei mesede egiteko (datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta babesa).
  • Gure ingurunea errespetatzeko (ingurumen-kudeaketa) eta indarrean dagoen arau-markoa betetzeko..

Kalitatea

Gure bezeroak, barnekoak eta kanpokoak, gure zerbitzuekin pozik egotea inporta digu. Haien nahiak betetzera eta haien beharrei aurre hartzera bideratzen ditugu gure ahaleginak, eta hori bezeroen gogobetetasun-inkesten emaitzetan ikus daiteke:

Kanpo- eta barne-auditoriak urtean 669 egunetan
Gure enpresen %100 Kalitatean egiaztaturik daude.
Gure bezeroen gogobetetasunaren batez bestekoa 8 / 10 da

ISO 9001

UNE 158101

UNE 158201

UNE 158301

UNE 158401

Ingurumena

Ingurumenarekiko errespetua da gure jardueren oinarria. Gure jarduerek izan dezaketen eragina gutxitzeko lanean dihardugu, eta ingurumenarekiko errespetagarriak diren produktu eta zerbitzuen alde egiten dugu.

Gure enpresen %90 ingurumen-kudeaketan egiaztaturik daude
1 lorategi EMASekin Cáceresen eta Kordoban
UNE 1176n egiaztaturiko haurrentzako 2 eremu

ISO 14001

Berrikuntza

Kudeaketa, garapen berrien bilaketa eta irtenbide teknologikoki berritzaileak dira Clecen ardatz estrategikoetako batzuk. Helburua horien bidez zerbitzuetako materialak, produktuak eta prozesuak hobetzea da eta, horrela, balio erantsi handiago bat gehitzea, sektorean enpresa lider moduan kokatzea eta produktibitatea eta bezeroen gogobetetasuna hobetzea.

Zertifikaturiko 6 proiektu (UNE 166001 eta R. D. 1432/2003)

UNE 166002

UNE 166001

Informazioaren babesa

Informazioaren babesa oinarrizko printzipioa da gure enpresaren antolaketan. Babesa ez da soilik alor informatikoan ematen, baizik eta konfidentzialtasunean, datu pertsonalen integritatean eta erabilgarritasunean, negozioaren informazioan eta presente gauden instalazioetan ere.

ISO 27001

Elikagai-segurtasuna

Clece elikagai-kate osoaren arriskuak kontrolatzen jarduten da, landutako elikagaiak bere ezaugarri eta propietate guztiak mantentzen dituela bermatzeko eta giza kontsumorako guztiz egokia dela egiaztatzeko. Clecen dieta osasuntsu, ziur eta jasangarri baten alde egiten dugu.

Urtean 6.258 kontrol-analitika
1.099 higiene- eta osasun-auditoria egin ditugu
Gure bezeroen gogobetetasunaren batez bestekoa 8 / 10 da