Kolektibo kalteberak

Kolektibo kalteberen gizarteratzea eta garapena gure gizartearen erronketako bat da, eta Clece Sozialaren helburu nagusia. Kolektibo horiei laguntza emateko, Clecek haien gizarteratzea bultzatzen du eta bizi duten errealitatea ezagutarazteko sentsibilizazio-ekimenak sustatzen ditu.

Lana da desgaitasunak dituzten pertsonak, genero-biolentziaren biktimak, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonak eta epe luzeko gazte langabeak gizarteratzeko modurik onena. Clece Taldearen xede nagusia pertsona horiei lan-munduan aukera bat eskaintzea da, era profesional eta pertsonalean gara daitezen.

Baina integrazioa hori baino askoz gehiago da. Langile horiek era eraginkor batean eta guztiz gizarteratzeko aukera bakarra normalizazioa da. Horrek esan nahi du pertsonak haien gaitasun eta trebetasunen arabera baloratu eta tratatu behar ditugula, eta ez desgaitasun jakin bat dutelako edo salbuespenezko egoera pertsonal bat bizi dutelako.

Kolektibo horiez gain, Clece pertsona helduen zaintza sentsibilizaturik dago bereziki.