carta_presidente_clece

Zuzendariaren gutuna

Lagun agurgarria,

Zuri Clece aurkezteko zortea dut. 74.000 profesionalek baino gehiagok milioi bat pertsonaren bizitza hobetzeko egiten dugu lan Cleceren proiektuan. Pertsonentzako, eraikinentzako, hiriarentzako eta inguruarentzako eskaintzen ditugun zerbitzuen bidez, geroz eta hiritar gehiagoren ongizatea eta elkarbizitza bermatzea dugu helburu.

Zure egunerokoan presente gaude: eskoletan, unibertsitateetan, erresidentzietan, eguneko egoitzetan, ospitaleetan, aireportuetan, bulegoetan, antzokietan eta merkataritza-guneetan. Horrez gain, instalazio publiko eta pribatuetan eta milaka etxetan egiten dugu lan pertsonak zaintzeko, eraikinen bizitza erabilgarria luzatzeko, gure hiriak hobetzeko eta ingurumena babesteko.

Helburu hori argi izanda, 1992an gure bideari ekin genionetik haziz joan gara, eta dibertsifikazioan, berrikuntzan eta pertsonen kudeaketan oinarritu dugu gure proiektua. Hori guztia bikaintasunaren prismapean garatu dugu, eta horren ondorioz, gaur egun herrialde osoko enpresa eta erakundeek Cleceren esku uzten dituzte egunero izaera askotariko proiektuak, baita oso maila altukoak ere.

Baina gure zerbitzuen kalitatearen gainetik dago gure jendearen giza kalitatea. Asko gara eta hazten jarraitzen dugu. Desberdin egiten gaituen izateko modu batek batzen gaitu. Gaitasun handiko talde bat osatzen dugu, zerbitzurako bokazio handia duena eta, batez ere, jarrera integratzaile ukaezina duena. Gure izaeraren ezaugarri horiek Cleceren proiektu soziala aurrera eramaten lagundu dute, helburua izanik kolektibo kalteberak gizartean integratzea eta gizartea horiek bizi duten egoeraz sentsibilizatzea. Konpromiso horri esker, gaur egun kolektibo horietako 7.547 pertsonek aktiboki hartzen dute parte gure plantillan, hala nola desgaitasunak dituzten pertsonak, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak, genero-indarkeria jasaten duten emakumeak eta gazte langabeak.

Errealitate horretatik abiatuta, eboluzionatzen jarraitu nahi dugu, alderdi sozialek eta ingurumen alorrekoek garrantzi handiagoa izango duten zerbitzu-merkatu berri bateko buru izateko. Hori lortzeko, modu berdinean jarraituko dugu lanean: gure arrakasta guztiona eginez. Langileena. Erabiltzaileena. Bezeroena. Gizarte osoarena.

Ongi etorri Clecera

Cristóbal Valderas Alvarado
Cleceko Zuzendaria