Talentuaren kudeaketa

Clecen, inguru aktibo bat eskaintzen diegu profesionalei bertan hazi eta autonomia eta gaitasunak garatzeko, gerora askotariko proiektutan, jardueratan eta/edo sektoretan parte hartu ahal izateko.

Cleceko kulturara eta prozesuetara ohitzeko, hasieratik laguntzen dugu pertsona bakoitza harrera-plan baten bidez. Horrek lan-dinamikara hobeto integratzea eragiten du.

Clecen, profesionalek formakuntza-ibilbideak dituzte lanean ahalduntzeko eta garatzeko. Horren bidez, langileek ardura berriak arrakastaz hartzen dituzte eta aldaketa teknologikoak eta berrikuntzak heldu bezain laster ezagutzen dituzte. Gure ahalegin horrek sektore bakoitzean erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko aukera ematen digu.

Clecen aukera-berdintasunerako plan bat dugu, eta kontuan hartzen ditu kolektibo kalteberen behar pertsonalak eta horiek integratzeko garatu beharreko programa aurreratuak.

3816382022an emandako prestakuntza-orduak
38642022an egindako lanbide-ikastaroak
447432022an trebatutako parte-hartzaileak