Gure proiektua

Clece Soziala da Clece Taldearen proiektu soziala. Pertsonekiko duen konpromisoaren adierazle da. Konpromiso hori ez dugu konpainiaren betebehar gisa edo ardura sozialerako diseinaturiko estrategia gisa hartzen, baizik eta enpresaren jatorritik eta bere garapenean berez dagoen elementu baten gisa: pertsonengandik eta pertsonentzat sortutako enpresa bat.

Clece Sozialaren erronkak

  • Enplegua sustatzea, mantendu dadin eta herritarrek lanpostu bat izateko aukera gehiago izan dezaten, haien garapen profesional eta pertsonala bultzatuz.
  • Kolektibo kalteberetako pertsonak gizarteratzearen bidez, aukera berdintasuna bultzatzea; bereziki, desgaitasunak dituzten pertsonak, gizarte-bazterketarako arriskua duten pertsonak, genero-biolentzia jasaten duten emakumeak, terrorismoaren biktimak eta iraupen luzeko gazte langabeak.
  • Biztanleria gizarteko kolektibo kalteberenek bizi duten errealitateaz eta egoeraz kontzientziatzea.
  • Egiten duen jardueraz harago, Clece taldeak konpromiso bat du bere zerbitzuetako erabiltzaileen, bereziki, haur eta helduen bizi-kalitatea hobetzeko, haien gizarteratzea gauzatzeko eta sentsibilizazio-kanpainak egiteko.

Laguntzaile sozialak

Proiektu hau posible izan dadin, Clecek 350 entitaterekin egiten du lan:

Maila nazionalean

2014tik Barne Ministerioarekin elkarlanean dihardugu biolentzia terroristaren aurka eta terrorismoaren biktimak lan-munduan sartzeko asmoz.

2013tik ari gara Gurutze Gorriarekin lankidetzan lanpostuak lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen integrazioa sustatzeko, kolektibo kalteberen gizarteratzearen eta prestakuntza-praktika ez laboralen bidez.

2014tik kolaboratzen dugu Caixarekin, enplegua bilatzeko zailtasunak dituzten pertsonak Incorpora programaren bidez lan-munduan integratzeko, baita enpresa-praktiken bidez zuzenean lan-munduan sartzeko ere.

2013tik Osasun, Gizarte zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin batera, parte-hartze aktiboa dugu genero-biolentziari buruzko sentsibilizazioa eta biktimen integrazio laborala sustatzean, urteko kontratazioetan konpromiso erreal bat izanik.

Hauekin ere lan egiten dugu

2004ean jaio zen lan-munduan aukera-berdintasuna lortzea helburutzat hartuta. Horretarako, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonak lan-munduan integratzen dituzte.

1999an sortu zen eta, askotariko arrazoiengatik, lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonak lan-munduan sartzeko apustua egiten du.

1983an jaio zen, eta haren xedea gizartea hobetzen eta pertsonen garapenean laguntzea da. Horretarako, orientazio- eta prestakuntza-programak egiten dituzte haur, nerabe eta familiekin.

2009an jaio zen, desgaitasunak dituzten pertsonak lanaren alorrean gizarteratzeko asmoarekin. Autonomia pertsonala garatzen laguntzen dute, eta prestakuntza eta epe luzerako enplegua sustatzen dituzte.

Formazioa eta lanpostuak eskaintzen dituzte zenbait proiekturen bidez. Hau da haien ezaugarri bereizgarri nagusia: gizarteratze soziolaboralean prozesuak hasten dituzten pertsonei banan-banako laguntza ematea.