mision_vision

MISIOA, BISIOA ETA BALIOAK

Clece-ren misioa, bisioa eta balioak oinarri hartuta egiten dugu lan egunero. Horiek lagundu digute kalitatezko erreferentea izaten —zerbitzuen kudeaketa eraginkor eta profesionala egiten baitugu— eta sozialki kalteberak diren kolektiboen inklusioa bultzatzen, geure Proiektu Sozialaren bidez bultzatu ere. Era berean, gardentasuna mantenduz eta legea betez kudeatzen ditugu geure jarduerak eta zerbitzuak.

MISIOA

  • Zerbitzuen kudeaketa eraginkor eta profesionala egitea, errentagarritasun jasangarria helburu.
  • Geure Proiektu Sozialaren bidez sustatzea sozialki kalteberak diren kolektiboen inklusioa: gizarte-bazterketa arrisku duten pertsonak, dibertsitate funtzionala dutenak, genero-indarkeriaren biktimak eta gazte langabeak.

BISIOA

Gure lanaren helburuak:

  • Sektorean liderrak izatea eta, zerbitzuen alorrean, kalitatezko erreferente bihurtzea.
  • Berrikuntza presente izatea merkatuko elementu bereizgarri gisa.
  • Erabiltzaileen beharrizanei diziplinarteko taldeen bidez erantzutea.
  • Gure gizarteko kolektibo sentiberenen bizi-kalitatea hobetzea: adinekoak, haurrak, desgaitasunak dituzten pertsonak eta gizarte-bazterketa arrisku dutenak.

BALIOAK

  • Errespetua eta duintasuna sustatzea guk emandako arreta soziala hartzen duten pertsonen aldera.
  • Gardentasuna mantenduz eta legea betez kudeatzea geure jarduerak eta zerbitzuak.
  • Gure bezero eta erabiltzaileen datu pertsonalen konfidentzialtasuna zaintzea.
  • Taldean jardutea, profesionaltasunez eta motibazioz, egunetik egunera hobeak izateko.
  • Gure Langileen Segurtasunaren eta Osasunaren alde egitea.
  • Gure ingurumenaren errespetua eta babesa sustatzea.