Gure proiektua

Gure proiektua

Clece Soziala da Clece Taldearen proiektu soziala. Pertsonekiko duen konpromisoaren adierazle da. Konpromiso hori ez dugu konpainiaren betebehar gisa edo ardura sozialerako diseinaturiko estrategia gisa hartzen, baizik eta enpresaren jatorritik eta bere garapenean berez dagoen elementu baten gisa: pertsonengandik eta pertsonentzat sortutako enpresa bat.

GEHIAGO IKUSI

Jokabide-ardatzak

Gizarteratzea

Gizarteratzea

Sentsibilizazioa

Sentsibilizazioa

GEHIAGO IKUSI

Kolektibo kalteberak

Kolektibo kalteberak

Gaur egun, Cleceko 6.500 langile baino gehiago dira egoera txarragoan dauden taldeetakoak, lagun-taldearen %9, alegia. Konpainian parte-hartze aktiboa dute desgaitasunen bat duten pertsonek, genero-biolentziaren biktima diren emakumeek, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonek, gazte langabetuek eta terrorismoaren biktimek.

GEHIAGO IKUSI

Konpromiso Sariak

Konpromiso Sariak

Gizarteratzea sustatzea eta entitate sozial askoren funtsezko lana baloratzea helburutzat harturik, Clecek Konpromiso Sariak sustatu eta babesten ditu. Sari horiek hainbat entitate sozialek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskualde-mailan egiten duten lanari aitortza ematen diote, eta pertsona helduen laguntzarekin eta desgaitasunen bat duten pertsonen, genero-biolentzia pairatzen duten emakumeen eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonen gizarteratzearekin lotutako gaiak azaleratzen dituzte.

GEHIAGO IKUSI

Gizarteratzearen aldeko foroak

Laneratzeko foroak

Talde zehatz baten arazoei konponbidea ematea bezain garrantzitsua da arazo horiek agerian jartzea. Ezaguna ez dena ez da. Ikuspegi horren arabera, Clece Social enpresak jardunaldiak sustatu eta antolatu egiten ditu, egoera txarragoan dauden taldeen arazoak jakitera emateko. Taldeok topaketa horietako protagonistak dira, hain zuzen ere.

GEHIAGO IKUSI

Inklusioa eta Enplegua

Inklusioa eta Enplegua

Gizartearen alorrean, Cleceren helburu nagusia enplegua mantentzea eta aukera berdintasuna sustatzea da. Horretarako, lanpostuak lortzeko zailtasunak dituzten kolektiboak gizarteratzeko apustua egiten du, hala nola desgaitasunen bat duten pertsonak, genero-biolentziaren biktima diren emakumeak, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonak eta gazte langabetuak.

GEHIAGO IKUSI