DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA HORNITZAILEENTZAT
PRIBATUTASUN-POLITIKA
1. NOR DA ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEKO ARDURADUNA?
Clece eta haren eskumendeko enpresak dira gure erakundeei zerbitzurik ematen dizkieten hornitzaileen harremanerako datu pertsonalak tratatzeko arduradunak.
Entitate erantzunkideen zerrenda eguneratua kontsultatu ahal da honako lotura honetan.
2. ZER HELBURUREKIN ETA ZER OINARRI LEGITIMATZAILEREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Hornitzailearen eta haren harremaneko pertsonen datu pertsonalak tratatzen ditugu helburu hauekin:
- Merkataritza-harremana izatea
- Kudeaketa finantzarioa, ekonomikoa, kontularitzakoa eta administraziokoa
- Merkataritza-informazioa bidaltzea
- Tratamendua legitimatzen duen oinarria da aldeek merkataritza-harremana kudeatzeko eta mantentzeko interesa dutela.
3. ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?
Merkataritza-harremana kudeatzeko eta mantentzeko behar diren datuak tratatzen ditugu, normalean identifikazioko datuak, datu profesionalak eta harreman profesionalerako datuak izango direnak. Enpresari indibidualen kasuan, beren bankuko datuak tratatu ahal ditugu, behar den finantza-kudeaketa egiteko.
3. ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Datuak gordeko dira harreman komertziala mantentzen den bitartean, eta, edonola ere, 6 urteko epez, Merkataritza Kodearen 30. artikuluan adierazitakoari jarraikiz.
4. ZER HARTZAILERI JAKINARAZI AHALKO DIZKIOGU ZURE DATUAK?
Erakundeei
Zerga Administrazioko Estatu
Agentziari
Banketxeei, aurrezki-kutxei, nekazarien kutxei
Oro har, zure datuak ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, legea betetzeko ez bada.
5. NOLA BABESTEN DIRA ZURE DATU PERTSONALAK?
Zure datu pertsonalak ziur mantentzeko konpromisoa dugu, eta, horretarako, arrazoizko neurriak hartuko ditugu. Antolakuntzako neurri tekniko beharrezko guztiak ezartzen ditugu, indarrean dagoen legeriaren arabera, baimenik gabeko edozer sarbide, aldaketa, hedatze, galera edo suntsiketaren kasuen aurka. Zerbitzuen hornitzaileei segurtasun-maila berdina eskatu eta inposatzen diegu kontratuz.
6. ESKUBIDEAK BALIATZEA
Interesdunek eskubide hauek dituzte:
- Beren datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen berrestea.
- Beren datu pertsonalen kopia bat eskuratzea.
- Zuzenak ez diren datuak zuzentzea.
- Beste zenbait arrazoiren artean, jaso ziren xederako jadanik beharrezkoak ez direnean, datuak ezabatzea.
- Beren datuen erabilera murriztea; kasu horretan bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsa egiteko.
- Beren datuen tratamenduaren aurka azaltzeko, bereziki, merkataritzako komunikazioak jasotzeko.
Eskubideak baliatzea eskatu ahal duzu datuak babesteko ordezkariaren harremanerako helbide elektronikoaren bidez: rgpd-clece@clece.es
Zure eskubideak baliatzearekin pozik geratu ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.