3edicion_premios

IV. EDIZIOA. 2018

Entitate sozial eta hedabide ugari berebiziko lana egiten ari dira genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko eta haien lan-integrazioa sustatzeko. Ahalegin horri jendaurreko ezagutza egiteko helburuarekin, Clece-k Laugarren Konpromiso Sariak iragartzen ditu.

2018KO GALAREN LABURPEN-BIDEOA

2018KO KONPROMISO SARIEN GALAREN BIDEOA-STREAMING

Por favor acepta las cookies de marketing para poder ver este vídeo.

Irabazleak

Hauek izan dira Laugarren Konpromiso Sarien irabazleak:

'Proiektu Sozial Onena' saria

Santa María La Real fundazioa

Proiektua: “Empleo Mujer de Castilla y León”

Helburua: Gizarte-egoera bereziki ahulean dauden emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko bideak sustatzea eta haien enplegagarritasuna hobetzea.

www.santamarialareal.org

Asociación de Xóvenes Emprendedores de Lugo (AXEL)

Proiektua: “Blíster, píldoras del conocimiento”

Helburua: Genero estereotipoak apurtzea eta emakumeak prestatzea eurenak izan ohi ez diren lan-arloetan (hala nola: elektrizitatea, iturgintza, lorezaintza…).

www.axelugo.org

Don Bosco fundazioa

Proiektua: “Itinerarios integrados de inserción sociolaboral”

Helburua: Genero-indarkeriaren biktimen enplegagarritasuna hobetzea. 800 enpresak baino gehiagok elkarlanean dihardute proiektuarekin, haren Enplegu Agentzian izena emanda.

www.fundaciondonbosco.es

'Kazetaritza Lan Onena' saria

Marisa Kohan
“Público” egunkariko kazetaria

Jarduera: Problemaren tratamendu sakona eta jarraipen etengabea egin du bere kazetari-lanaren bidez.

www.publico.es

Sentsibilizatzeko ekimen onena

“Tolerancia cero. Contra el maltrato, la fuerza de todos”
Antena 3 Noticias eta Fundación Mutua Madrileña

‘Tolerancia Cero’ kanpainak azpimarra jartzen du tratu txarrak denuntziatzeko eta agerian uzteko garrantzian. Ez da soilik biktimen egitekoa, haren familiarena eta lagunena ere bai.

Aipamen bereziak

María José Garrido Antón
Guardia Zibileko kapitaina

Jarduera: Bere ibilbidean berebiziko tokia eman dio biktimak babesteari, eta “Guía de Primeros Auxilios Psicológicos en Violencia de Género” argitaratu zuen 2011n.

Candelita elkartea eta ARED fundazioa

Jarduera: Azken urtean Clece-rekin lankidetzan aritu da lan-integrazioan.