CLECE-K BERE KONPROMISOA IRAGARRI DU III. KONPROMISO SARIETAN: GENERO-INDARKERIAREN 139 BIKTIMA KONTRATATZEA

CLECE-K BERE KONPROMISOA IRAGARRI DU III. KONPROMISO SARIETAN: GENERO-INDARKERIAREN 139 BIKTIMA KONTRATATZEA

  • Genero-indarkeriaren 139 biktima integratzera konprometitu da Clece: Proiektu Sozial Onena kategoriara aurkeztutako proiektuen kopuru bera
  • Deméter por la Igualdad elkartea, ARED fundazioa eta Novafeina fundazioa, Proiektu Sozial Onena kategorian irabazle, genero-indarkeriaren kontra egindako borrokagatik
  • Epaimahaiaren Sari Berezia, gehien nabarmendutako pertsona ezagunari emana, Carmen Quintanilla Barba diputatuak eskuratu du
  • Arturo Checa (Las Provincias) eta Chelo Tuya (El Comercio) izan dira Kazetaritza Lan Onenaren saria ex aequo eraman dutenak
  • Epaimahaiak aipamen bereziak eman dizkie Icíar Bollaín zinegileari eta EFE agentziaren Gizarte Sailari

Clece Social-ek, Clece-ren proiektu sozialak, bere Compromiso Sariak emateko zeremonia egin du atzo. Hirugarren edizio horretan, sarion bidez aitortu dute genero-indarkeriaren kontrako borrokan entitateek, hedabideek eta pertsona ezagunek erakutsitako konpromisoa.

Proiektu Sozial Onena kategorian, irabazi-asmorik gabeko entitateek genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin lotuta egindako lana saritu dute, hain zuzen ere Deméter por la Igualdad elkarteak, ARED fundazioak eta Nova Feina fundazioak egindako lana. Horietako bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Kazetaritza Lan Onena kategorian, Las Provincias-eko Arturo Checa eta El Comercio-ko Chelo Tuya kazetariek ex aequo irabazi dute 7.000 euroko golardoa. Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio EFE agentziaren Gizarte Sailari, haren inplikazioa eta kazetaritza-lana saritzeko.

Epaimahaiaren Sari Berezia, genero-indarkeriaren kontrako borrokan gehien nabarmendu den pertsona ezagunari emana, Carmen Quintanilla Barba diputatuak eskuratu du, biktima diren emakumeen alde ibilitako bide aipagarriaren aitortzan. Halaber, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Icíar Bollaín zinegileari, zinemak genero-indarkeriaren problema erretratatu eta haren inguruan kontzientzia sortzeko tresna gisa duen balioagatik.

Zinegile eta gidoilari den Luis Lorente epaimahaiburuak zoriondu ditu saridunak, eta bere balioa aitortu dio Clece-k egindako integrazio-lanari, zeina «gauzatzen baitu enpeinuz, baliabideekin eta funtsezko elementu batekin: bihotza», eta nabarmendu du enplegua dela «katebegia, emakumeak tratu txarren sototik ateratzen dituen eskailera hori eraikitzeko oinarrizko maila».

Bideokomunikatua

Biktimei ahotsa ematea

«Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan Konpromiso Sariak eskaini nahi izan dizkiegu egunero genero-indarkeriaren kontrako borrokan diharduten pertsona guztiei. Beste ezeren gainetik, biktimei eurei. Sentitu genuen une egokia zela keinu hau egiteko eta emakume horiekin dugun inplikazioa sendotzeko, zeren irtenbidea behar baitute, euren bizitzak berregiteko eta berriz zoriontsu izateko aukera bat. Asko eboluzionatu dugu, baina errealitatea kezkagarria da oraindik, eta asko dago egiteko. Horregatik, gure helburua batuketa egitea da, guztiona den borroka honetan, ondoen egiten dakiguna eginez, alegia, lan-integrazioan lagunduz, baina baita sari hauen moduko ekimenak baliatuta sentsibilizatuz ere», adierazi du José Andrés Elizagak, Clece-ren Komunikazio zuzendariak.

Gala osoan zehar, zeina Madrilgo Teatros del Canal antzokian egin baita eta Sandra Golpe kazetariak gidatu baitu, biktimen aldeko sostengu erreal eta hurbila eszenaratu nahi izan dute. Clece-ko hiru langilek, genero-indarkeriaren biktima eurak, golardoak eman dituzte Proiektu Sozial Onena kategorian. Gainera, biktima diren emakume batzuen testigantza eta historia pertsonalak izan dira galako une hunkigarrienak. Ekitaldian, Rotas ikuskizun koreografiatuaren zati bat antzeztu da, Luis Lorenteren zuzendaritzapean eta Ana Bella fundazioarekin elkarlanean. Emakumeen hauskortasuna bezala indarra ere sinbolizatuz, paperezko ehunka tximeleta hegatu dira auditoriumean: genero-indarkeriaren biktimek egindako tximeletak, Clece-k Valentzian kudeatutako harrera-etxeetako batean.

Bost saritu eta bi aipamen berezi

Epaimahaiak, zeina instituzioetako eta gizarte zibileko pertsona ezagunez osatu baita, irabazleak aukeratu ditu. Aurretik, 150 hautagaitza aztertuta, sei finalista hautatu dira Proiektu Sozial Onena kategorian; Kazetaritza Lan Onena kategorian, berriz, hiru. Proiektu Sozial Onena kategorian saritutakoak hauek izan dira:

  • Deméter por la Igualdad elkartea, Malagakoa, aurkeztutako “Atención e intervención integral en hijos menores de madres víctimas de violencia de género” proiektuagatik. Programak amak ahaldundu nahi ditu hezitzaile gisa duten eginkizunean, eta amengan eta adingabeengan genero-indarkeriak duen eraginaren ondorioak arindu. Urtero, 240 erabiltzaile artatzen ditu batez beste.
  • Emakumeak birgizarteratzeko ARED fundazioa, Bartzelonakoa, aurkeztutako “Integración sociolaboral de mujeres víctimas de violencia de género” programagatik, zeinak hobetu nahi baitu artatutako emakumeen autonomia pertsonal, profesional eta ekonomikoa, bai eta lan-integrazioa erdietsi ere. Zuzeneko 25 onuradun ditu, pobrezian eta sozialki baztertuta bizi direnak.
  • Nova Feina fundazioa, Valentziakoa, aurkeztutako “Dona Impuls” proiektuagatik, zeinak biktimen enplegagarritasuna hobetzea baitu helburu. Horretarako, orientazio soziolaboral, sostengu eta akonpainamenduko ekintzak egiten ditu enplegua aktiboki bilatzeko prozesuan. Programak 18 urtetik gorako 15 onuradun ditu, eta arreta berezia ematen die 45 urtetik gorako emakumeei, adinak zailtasun handiagoa baitakarkie lan-merkatuan sartzeko orduan.

Hauek izan dira Kazetaritza Lan Onena kategoriako irabazleak:

Chelo Tuya, El Comercio-ko kazetaria, #cuestiondetod@s saio berezirako astebetez egindako erreportajeengatik. Saioa Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, 2016koan, argitaratu zen Asturiasko egunkari horretan.

Arturo Checa, Las Provincias-eko kazetaria, Valentziako egunkari horretan argitaratutako hiru erreportajerengatik: “El maltrato se ceba con los jóvenes”, “Padre enemigo” eta “Zancadillas tras el maltrato”.

Kategoria horretan, aipamen berezia eman diote EFE agentziaren Gizarte Sailari ere, talde-lanagatik eta genero-indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko hartutako konpromiso pertsonalagatik. Azken urtebetean, Gizarte Sailaren kazetaritza-lanak 900 albiste zabaldu ditu, eta, horietan, errigorez eta profesionaltasunez islatu dira problemaren perspektiba guztiak.

Konstantzia sarituta

Azkenik, epaimahaiaren Sari Berezia, genero-indarkeriaren kontrako borrokan gehien nabarmendutako pertsona ezagunari emana, Carmen Quintanilla Barba diputatuak eskuratu du, biktimekin eta gai sozialekin dituen eskarmentuagatik eta konpromiso irmoagatik. Genero-indarkeriaren kontra egin duen borroka etengabe eta nekaezinari askotan egin zaio ezagutza, besteak beste, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak 2014an emandako Sariarekin eta Espainiako Gobernuak Andaluzian duen Ordezkaritzaren 2014ko Menina sariarekin.

Epaimahaiak aipamen berezia eman dio, baita ere, Icíar Bollaín zinegileari, kulturaren eta zinemaren ordezkari gisa, zeren arteok baitute arazo sozialak, hala nola genero-indarkeria, ikusgai egiteko potentziala, bai eta haien inguruko eztabaida piztekoa ere.

Luis Lorente zine-zuzendari eta gidoilaria, eta Rotas filmeko zuzendaria, izan da mahaiburu; epaimahaia, berriz, hauek osatu dute: María José Ordóñez, Gobernuaren ordezkaria Genero Indarkeriarako; Lucía del Carmen Cerón, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren zuzendaria; Ángeles Carmona, Etxe eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiko presidentea; Marta Ariño, G+J España-ko kontseilari delegatua; Fernando Grande-Marlaska, Auzitegi Nazionaleko magistratua; Gemma Nierga, kazetaria; eta Cristóbal Valderas, Clece-ko presidentea.

Konpromiso baten fruitua

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek osatzen duten kolektiboaren inguruan, besteak beste, ardazten da Clece-ren proiektu soziala –Clece Social–, eta haren inguruan bereziki dago sentsibilizatuta konpainia. Administrazio publikoarentzat harrera-etxeak kudeatzeaz gain, Clece-k kontzientziazio-ekimenak gauzatzen ditu, hala nola Integrazioaren aldeko Foroak, zeinak hainbat Autonomia Erkidegok antolatzen baitituzte kolektibo horren problemei buruz mintzatzeko, eta Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren kariaz egindako kanpainak. Horrez gain, munta handiko proiektu instituzionaletan dago inplikatuta, esaterako “Hay Salida” lasterketan.

Konpainiak ahalegin handia egiten du, halaber, kolektibo horretako pertsonak lanean integratzeko. Egun, indarkeria matxista pairatutako 180tik gora emakumek Clece-ren langile-taldeko kide aktiboak dira. III. Konpromiso Sarien ostean, kopuru hori nabarmen handituko da, zeren enpresa konprometitu baita genero-indarkeriaren biktima den emakume bat integratzera Proiektu Sozial Onena kategorian irabazi-asmorik gabeko entitateek aurkeztutako proiektu bakoitzeko: 139 kontratazio egitera, alegia.

Clece-k genero-indarkeriaren biktimak laguntzeko eta integratzeko lanari ezagutza egin zion Gobernuko presidenteak 2016. urtean. Gainera, NBEn gonbidatutako konpainia bakarra izan zen, bertan aurkez zezan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak integratzeko daukan eredua.