CLECE-K OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOAREN SARIA JASO DU GENERO-INDARKERIAREN KONTRA DUEN KONPROMISOAGATIK

CLECE-K OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOAREN SARIA JASO DU GENERO-INDARKERIAREN KONTRA DUEN KONPROMISOAGATIK

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak (MSSSI, gaztelaniaz) ezagutza egin dio Clece-ri izurri sozial horren kontra duen inplikazioagatik.

Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Konpromisoa hartu duten Erakunde eta Pertsonen Ezagutzarako Sarietarik bat jaso du Clece-k. Sariok MSSSIk ematen ditu urtero, 2004 urtetik. Clece-ko presidente Cristóbal Valderas Alvaradok Mariano Rajoy Gobernuburuaren eskutik hartu du golardoa, Moncloa Jauregian izan den Azaroaren 25eko Ekitaldi Instituzionalean.

“Oso ezagutza baliotsua da, eta esanahiz betea. Pertsona askoren lana islatzen du, zeinak inplikatuta dauden proiektu integratzaile eta parte-hartzaile batean, egoera sozial ahulenean dauden pertsonei laguntzen dien proiektu batean. Horien artean, genero-indarkeriaren biltimak. Kalteberak eta, aldi berean, ezinago indartsuak. Haientzat da sari hau”, adierazi du Clece-ko presidenteak.

Golardoak konpainiaren lana saritzen du. Lan hori, hain zuzen ere, hainbat urtetan gauzatu izan da Clece Social gizarte-proiektuaren bidez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak gizartean eta lanean integratzen laguntzeko eta bizi duten egoera konplexuaren gaineko sentsibilizazioa zabaltzeko. Gaur egun, konpainiak genero-indarkeriaren biktima diren 204 enplegatu ditu bere langile-taldean, eta kontzientziatze-ekimenak sustatzen ditu, hala nola ekitaldiak eta kanpainak. Gainera, Genero Indarkeriarik Gabeko Gizarte baten aldeko Enpresen Sareko kidea da.

entrega-premios-ministerio-cristobal

entrega-premios-ministerio-clece