Konpromiso Sozialaren Sari Berezia eta La Razón egunkariaren XV. Urtemuga Gaztela eta Leonen

Konpromiso Sozialaren Sari Berezia eta La Razón egunkariaren XV. Urtemuga Gaztela eta Leonen

Irailaren 29an, La Razón egunkariak bere Gaztela eta Leongo edizioaren 15. urteurrena ospatu zuen Valladoliden. Ekitaldian, ‘Konpromiso Sozialaren Sariak’ banatu ziren. Hala, gizarte zibilaren aldeko lana eta elkartasuna aitortu zieten hainbat pertsona eta ekimeni.

Sariak irailaren29an banatu ziren, iluntzeko zortzietan, Valladolideko Patio Herreriano museoan. Era berean, LA RAZÓN egunkariak Gaztela eta Leongo edizioaren 15. urtemuga ospatu zuen.

Clece-k bere presidente Cristóbal Valderasaren eskuz jaso zuen «Konpromiso Sozialaren Sari Berezia», kolektibo desabantailatuetatik datozen pertsonen integrazioan erakutsitako inplikazioagatik. Azken hiru urteetan, Gaztela eta Leongo Erkidegoan, Clece-k kolektibo horietako mila pertsona baino gehiago inkorporatu ditu konpainiaren beraren lanpostuetan. Gainera, aurten, Valladolid, Medina del Campo eta Miranda de Ebroko Udalekin zenbait lankidetza-hitzarmen sinatuz eman dio jarraipena bere egitekoari. Hala, lan-integrazioa sustatzeaz gain, heziketa-praktikak eskaintzen ditu, sentsibilizazio sozialeko kanpainak eta mezuak zabaltzen ditu eta hainbat ekitaldi antolatzen ditu, kolektibo hauen integrazioa eta lan-egonkortasuna sustatzeko: desgaitasunak dituzten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak, bazterketa soziala pairatzeko arriskua dutenak eta gazte langabeak.

Horren haritik, joan den maiatzean, Clece-ren Integrazioaren aldeko IV. Foroa egin zen Valladoliden, “Talentua enplegatzen” lelopean, sozialki kalteberak diren kolektiboen lan-integrazioa jorratzeko. Arrazoi horiengatik, besteak beste, ebatzi dute Clece-k Gaztela eta Leongo Erkidegoarekiko Konpromiso Sozialaren Sari Berezia merezi duela.

Ekitaldian, presente egon ziren Valladolideko Alkatea, Gaztela eta Leongo Gobernu Ordezkaria eta Gaztela eta Leongo Juntako Presidentea; haiekin batera, mundu politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko beste ordezkari garrantzitsu batzuk.

XV Aniversario La Razón en Castilla y León