Ospitaleko Higienearen Liburu Zuriak berrikuntza teknologikoaren garrantzia nabarmentzen du

Ospitaleko Higienearen Liburu Zuriak berrikuntza teknologikoaren garrantzia nabarmentzen du

 

  • Zenbait ikerlanen arabera, OLLI guztien %56,6 saihesgarriak dira, eta, kalkulatu denez, urtero 800 milioi euroko gastua dakarkiote Osasun Sistema Nazionalari
  • Osasun-zentroetako giro-higieneari dagokionez, hobetzeko tartea %40rainokoa da 
  • Desinfekzio-metodo automatizatu berriek %99,9ko eraginkortasunez hil ditzateke mikroorganismoak, eta, hala, OLLIz kutsatzeko aukerak minimizatzen dituzte

Madril, 2015eko urtarrilaren 5a. Osasun-laguntzari lotutako infekzioak, OLLI akronimoaz ezagutzen direnak, osasun-zentroetako erronka nagusietarikoak dira gaur egun, eragin handia dutelako bai gaixoen osasunean, bai zentrootako baliabideen erabileran. Zenbait ikerlanen arabera, OLLI guztien %56,6 saihesgarriak dira, eta, kalkulatu denez, urtero 800 milioi euroko gastua dakarkiote Osasun Sistema Nazionalari.

Horiek horrela, adituek azpimarra jartzen dute berrikuntza teknologikoan, osasun-higieneraren alorreko garbiketa metodo tradizional eta manualen osagarri gisa. Hori da Ospitaleko Higienearen Liburu Zuria lanetik atera daitezkeen konklusio nagusietako bat. Liburua, joan den hilean Bartzelonan eta Madrilen aurkeztua, Antares Consulting aholkularitza-enpresak apailatu du, eta Espainiako zein nazioarteko 30 adituk baino gehiagok hartu dute parte, Clece askotariko zerbitzuen enpresaren babesarekin.

Espainian, eskura dagoen azken EPINE txostenaren arabera (EPINE: Espainiako Infekzio Nosokomialen Prebalentziaren Ikerketa, espainolezko siglez), ospitaleratzean bertan erantsitako OLLIen prebalentzia %5,6koa da. Problema horren aurrean, «ospitaleko higienea elementu erabakigarri eta ezinbestekoa da», dio Bernardo Ubagok, Antares Consultingeko zuzendariak.

OLLIei aurre egiteko, osagarri eta sinergikoak diren bi esparru hartzen dira kontuan: profesionalen higiene pertsonala eta giro-higienea. «Azken horri dagokionez, ospitaleko gainalde eta gelen garbiketa eta desinfekzioaz ari garela, hobetzeko tartea %40rainokoa da. Hori hala da ospitaleetako higienea eta garbiketa tradizionalki eskuzkoak izan direlako batez ere; eta teknologiaren erabilera eta berrikuntza-maila, hutsaren hurrengoak. Horregatik, berrikuntza teknologikoa muin-muineko elementu dinamizatzailea izango da», gaineratu du Bernardo Ubagok.

Teknologia berrien eta metodo tradizionalen sinergia

Desinfekzio-metodo automatizatuen konbinazioak, betiko garbiketa manualarekin batera, desinfekzio-emaitza askoz hobeak lortzen ditu. Hala, %99,9raino gutxitzen du gainaldeetan dauden mikroorganismoen kopurua, eta, ondorioz, OLLIz kutsatzeko aukerak minimizatzen.

Ospitaleko desinfekzioaren azken aurrerapenak: Xenex robota

Desinfekzio-metodo automatizatu nagusien artean, aipagarriak dira merkuriozko eta xenoizko argi ultramoreak, hidrogeno peroxido lurrundua eta ozono-sistemak, zeinak progresiboki sartzen ari baitira osasun-ingurunean, metodo tradizionalak osatu eta optimizatzeko.

Azken mugarri teknologikoetako bat Xenex robota da. Egun, Espainiako bi ospitaletan funtzonatzen du: Bartzelonako Vall d’Hebron Osasun Konplexuko Ospitale Nagusian, Zainketa Intentsiboen Unitatearen Gunean, eta Valentziako La Fe Ospitalean, Onkologiako Ospitaleratzearen Gunean. Xenoi gasezko lanparez sortutako argi ultramorearen erabilerari esker, robot horrek minutu gutxitan suntsitzen ditu mikroorganismo patogenoak, hala nola bakterioak, onddoak eta birusak. Izan ere, AEBetako ospitaleetan erabili izan da ebolaz kutsatutako gaixoen gelak desinfektatzeko.

«Bost hilabeteko lanaren ostean, CSICen mendeko den Bioteknologiako Zentro Nazionalak (CNB) bildutako datu zientifikoek frogatu egin dute sistema honek desinfekzio ahalmen handia duela. Eraginkortasuna %99,9999ekoa izan da bakterio-hilketari dagokionez eta %99,9tik gorakoa birus eta esporen kasuan», esplikatu du Clece-k, Espainian zerbitzu hori ematen duen enpresa bakarrak.

sss ddd