TAHLER-ek kudeatutako Dinosauroen Bideak  aurrerapen bat erakutsi die cuencarrei

TAHLER-ek kudeatutako Dinosauroen Bideak aurrerapen bat erakutsi die cuencarrei

  • Hilaren hondarrean jada gozatu ahalko da Cuencako Dinosauroen Bideaz
     
  • Cuencarrek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Bidearen protagonistetako bat, eta berarekin argazkiak atera

Madril, 2015eko martxoa. Pepito, Concavenator Corcovatusaren tamaina errealeko erreprodukzio bat, enbaxadore aukeratu dute Dinosauroen Bidea ordezkatzeko. FITUR-etik bueltan, eta etxera baino lehen, Pepito cuencar guztiei aurkeztu diete joan den asteburuan, diputazioko lorategietan.

«Nahi izan dugu Pepitoren irudia lotu ahal dezatela, egun eta ordu gutxi batzuez bada ere, Cuenca hiriarekin eta Probintzia Diputazioarekin», adierazi du Benjamín Prietok, Cuencako diputazioko presidenteak.

Dinosauroen Bidea hilaren amaieran irekiko da jendearentzat, eta akuilua izango da hiriko turismorako eta biztanle-dentsitate txikia duen eskualdea dinamizatzeko.

TAHLER, CLECE taldean ingurumenean espezializatuta dagoen filiala, Bidea bere osotasunean kudeatzeaz arduratuko da probintzia horretako 15 lekutan barrena. Fuentes udalerriko “Lo Hueco” aztarnategitik abiatuta, ibilbideak Cañada del Hoyo, Los Palancares inguruak eta Tierra Muerta zeharkatuko ditu, eta La Cierva udalerriko “Las Hoyas” aztarnategian amaituko da.

Aurkezpenean izan dira, Udalaren izenean, bigarren presidenteorde Julián Huete, Francisco Javier Domenech turismoko diputatua eta Javier Parrilla sustapenekoa. TALHER/CLECE-ren partetik bertaratu dira Bautista Gutiérrez ordezkaria, Eduardo Mena, Pedro Pérez eta David Carrasco. Han izan da, halaber, Francisco Ortega, paraje horietako aurkikuntzak egin dituzten paleontologoetako bat.