Cuencako “Dinosauroen Bidea” Fitur-era iritsi da

Cuencako “Dinosauroen Bidea” Fitur-era iritsi da

  • Espainiako errege-erreginek Gaztela-Mantxako standa bisitatu dute aurten, probintziaren ondare paleontologikoa protagonismoa hartzen ari delarik “Dinosauroen Bidea” deritzon proiektuaren bidez
     
  • Azokara gerturatutakoek ikusi ahal izan dituzte ibilbidean izango diren dinosauroetako batzuen neurri errealeko erreprodukzioak
     
  • 371.000 euroko inbertsioarekin, inaugurazioa otsail-hondarrean egiteko asmoa dute

2015eko otsaila. “Dinosauroen Bidea” aurkeztu dute Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur), Madrilen urtarrilaren 28tik otsailaren 1era bitartean egindakoan. Gaztela-Mantxako standera egindako bisitan, Espainiako errege-erreginek interesa agertu dute proiektu honetan, zeina sortu baita Cuencako ondare paleontologiko garrantzitsua balioesteko.

Felipe eta Letizia jaun-andreek, erkidegoko presidente María Dolores de Cospedal lagun, ikusgai izan dute Cuencako dinosauro konkorraren neurri errealeko erreprodukzio bat. Hori da eskualdean aurkitutako fosil garrantzitsuenetarik bat, eta, Bidea La Cierva udalerrira iristen denean, erakargarri nagusietako bat izango da.

La Cierva, Fuentes eta Cañada del Hoyo dira aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenak dituzten udalerriak, eta probintziako aurkikuntza paleontologiko nabarmenetan zeharreko ibilbide turistiko honen gune nagusiak. Fitur-en ikusgai dagoen dinosauroaz gain, Bideak beste errekreazio ikusgarri batzuk izango ditu, hala nola, Las Hoyasko aztarnategian 2003an aurkitu zen “Concavenator” dinosauro sauropodo baten sei metro luzeko eskeleto artikulatua.

Guztira 371.000 euroko kostuarekin, “Cuencako Dinosauroen Bidea” otsail-hondarrean inauguratzeko asmoa dute. Proiektua Cuencako Diputazioak sustatzen du eta Clece-ren ingurumen-zerbitzuen enpresa den Talher-ek kudeatzen, eta Cuenca probintziako Azpiegitura Turistikoen Hobekuntza planaren parte da.