Clece-ren Goi Errendimenduko Programak 14 jende prestatu ditu bere lehen edizioan

Clece-ren Goi Errendimenduko Programak 14 jende prestatu ditu bere lehen edizioan

Madril, 2014ko uztailaren 11. Clece-k Goi Errendimenduko Programa (PAR) burutu du lehen aldiz. Prestakuntza-programa berritzaile horren helburua potentzial handia duten erdi-mailako arduradunen eraginkortasun maila optimizatzen laguntzea da.

Clece-ren hainbat jardueratan Zerbitzuen kudeaketari lotuta aritzen diren 14 lagunek estreinatu dute Programa berria, konpainiaren prestakuntza-planean sartzen dena. Denak hautatuak izan dira beren meritu profesionalengatik, besteak beste: gaitasunen ebaluazio aipagarria, negozio-emaitza onak, Garapeneko Goi Programa egin izana (hori ere konpainiaren prestakuntza-planean sartzen da), negozioaren interesekin bat datorren prestakuntza arautua, eta geografikoki mugitzeko prestasuna.

PAR Programak kudeatzaile-kategoria horren garapen-prozesua bizkortu nahi du, lanpostuari esleitutako gaitasun espezifikoak emanez eta lan-jardueran ahalik eta arrakastarik handiena lortzeko funtsezkotzat jotzen diren beste gaitasun batzuk garatuz.

Metodologia batez ere praktikoa da, eta zerbitzuen kudeaketan ager daitezkeen kasuistikei modu aurreratu batean heltzen die. Hala, zortzi hilabetez, parte-hartzaileak hainbat kasu kritikori irtenbidea emateko beharrean aurkitu dira, bakarka zein taldeka, eta egiteko horretan lehen mailako prestatzaileak izan dituzte.

Metodologiaren pragmatismoa eta prestatzaileen profila izan dira Programako parte-hartzaileek hobekien baloratu dituzten elementuetako batzuk. Halaber, parte-hartzaileek lan-taldean erdietsitako lorpenen artean nabarmendu dituzte erakundearen beste errealitate batzuk analizatzeko ahalmena eta beren lan-jarduera hobetze aldera esperientziak eta ezagupenak trukatzeko ahalmena.

Parte-hartzaileen kudeaketa-trebetasunak garatzen jarraitzeko asmoz, Clece-k PAR Programa osatuko du unean uneko hobekuntza-ekintzekin.