“Administrazio Publikoak du lan-inklusioa esponentzialki haztarazteko ahalmena”

“Administrazio Publikoak du lan-inklusioa esponentzialki haztarazteko ahalmena”

  • Besteak beste horixe ondorioztatu du Cristóbal Valderasek, Clece-ko presidenteak, bai eta prestakuntzaren alde egin behar dela gizartean eta lanean integrazioa sustatzeko.
  • Konpainiak Espainia osoan dituen ia 75.000 enplegatuetatik, 7.547 dira kolektibo kaltebereratik datozenak, eta 471 lanean dabiltza Kantauri itsasoko eskualdean.

 

«Unerik onenean gara kolektibo desabantailatuak gizarteratzeari dagokionez, baina oraindik asko dago egiteko. Administrazio Publikoak du lan-inklusioa esponentzialki hazarazteko ahalmena. Haien eskuetan daude kolektibo desabantailatuen integrazioa areagotzeko tresnak». Besteak beste ondorio nagusi hori atera dute «Clece integrazioaren alde» VIII. Foroan, zeina martxoaren 1ean egin baita Santanderreko Magdalena Palazioan, lelo hau hartuta: «Lan-inklusioaz arituko gara?».

Topaketan, nabarmendu da beharrezkoa dela aliantzak sustatzea enpresa pribatuaren eta Administrazio Publikoaren artean, bai eta prestakuntzaren alde egitea ere, langabezia-tasek behera egin dezaten desgaitasunak dituzten pertsonentzat, esklusioa arrisku dutenentzat eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Gema Igual Ortizek, Santanderreko alkateak, eman dio hasiera mahai-inguruari, zeinera inguratu baitira Administrazio Publikoaren eta enpresa pribatuaren ordezkariak, gizarte-eragileak eta aipatutako kolektiboetatik datozen langileak: Roberto del Pozo López, Santanderreko Udaleko Autonomia Pertsonaleko zinegotzia; Francisco Javier Gutiérrez Iglesias, Cabezón de la Saleko Udaleko lehen alkateordea; Tomás Castillo Arenal, desgaitasunak dituzten pertsonen Amica elkarteko kudeatzailea; Cristóbal Valderas Alvarado, Clece-ko presidentea, eta María José M. N., genero-indarkeriaren biktima eta Clece-ko langilea.

Kolektibo kalteberenetako bateko kide den aldetik, Tomás Castillo Arenalek, desgaitasunak dituzten pertsonen Amica elkarteko kudeatzaileak, azken zifrak azaldu ditu: «Aurrera goaz. 2017an, desgaitasunak dituzten pertsonen kontratazioen errekorra hautsi da, 110.000 pertsona baino gehiago gora kontratatu baitira».

Roberto del Pozo Lópezek, Santanderreko Udaleko Autonomia Pertsonaleko zinegotziak, hau gaineratu du: «Zifra horiek gizartean izandako mentalitate-aldaketa islatzen dute, eta esperantza ematen digute, baina beharrezkoa da hesiak eta aurreiritziak eraisten jarraitzea».

Bere aldetik, Francisco Javier Gutiérrez Iglesias, Cabezón de la Saleko Udaleko lehen alkateordea, honela mintzatu da: «Enpresek eta industriak berrikuntzak egitea behar dugu, kolektibo horiek sartzea izan dezaten. Administrazio Publikoaren eta enpresen arteko ideia-trukea beharrezkoa da pertsonei heziketa eta lan-merkatuan sartzeko laguntza emateko».

«Udalek ez dute eskurik enpleguan, baina bai enpresak kontratatzeko erabakietan, baldintza-agirietan eta klausula sozialetan», azpimarratu du Cristóbal Valderasek.

Problemaren ikuspuntu humanoena eta pertsonalena María José M. N.-ek erakutsi du, genero-indarkeriaren biktima eta Clece-ko langilea bera, zeina «bere horretan lorpen ba» baita, Foroaren moderatzaile Elena Díez-Fuentesen esanetan. 2015ean hastean Maríak eskuratutako aldi baterako kontratua behin betiko bilakatu zen laster, eta bizitza aldatu zion. «Lanak bizia eman dit. Nire terapia izan da. Clece-rekin lanean hasteak aukera eman dit neure kabuz aritzeko eta konfiantza berreskuratzeko », gaineratu du.

Prestakuntza, lan-munduratzeko ezinbesteko tresna

Honako hau da Foroan gehien errepikatu diren alderdietako beste bat: prestakuntzaren alde egin behar da gizartean eta lanean integrazioa sustatzeko. Ildo horretan, Cristóbal Valderasek nabarmendu du konpromiso sendoa hartu dela arlo horretan azken urteotan eta, bereziki, 2017an. «Azken urtean, heziketa eman diegu 2.000 prestakuntza-ikastarotan parte hartutako 22.300 ikasleri baino gehiagori, gizarte-zerbitzuetan, segurtasunean, hezkuntza-zerbitzuetan, garbiketan eta mantenuan, besteak beste. Haietatik, 1.192 ziren desgaitasunak dituzten pertsonak, 148 ziren esklusio sozialean dauden pertsonen kolektiboko langileak, eta 33, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Clece-ren konpromiso sozial hori, enplegagarritasun eta prestakuntzaren aldekoa, enpresaren DNAn dago, eta hari esker konpainiak ia 75.000 enplegatu ditu egun, eta estatu osoan dago presente. Haietatik, 7.547 dira kolektibo desabantailatuetako langileak. Zehazki, Kantauri itsasoko eskualdean, konpainiak 2.950 enplegatu ditu; horietatik 471 dira kolektibo kaltebera horietatik datozen pertsonak.

Jardunaldiaren konklusio gisa, hizlari bakoitzak helburu bat edo esperantza bat laburbildu du. «Gizarteak erdiesten diren helburuak denontzat direla uler dezala lortzea», adierazi du Roberto del Pozok; Javier Gutiérrezek gaineratu du garrantzi handikoa dela «prestakuntzan, garapenean eta berrikuntzan lan egitea»; Tomás Castilloren hitzetan, «inklusioa gizarte osoaren aberasgarri da»; María José M.N.-ek esan du bere ametsa dela lanari eustea eta prestakuntzan zerbait gehiago egitea, hobetzeari begira; azkenik, Cristóbal Valderasek aipatu du Clece-ren erronka dela genero-indarkeriaren biktima diren 139 emakume kontratatzea, Konpromiso Sarien III. edizioan hartutako konpromisoaren ildotik. Gaur egun, esan du harrotasunez: «49 enplegura iritsiak gara honezkero. Lanean ari gara».