GARAPENERAKO GOI PROGRAMAREN VII. PROMOZIOA AMAITU DA

GARAPENERAKO GOI PROGRAMAREN VII. PROMOZIOA AMAITU DA

35 zerbitzuburuk 250 orduko prestakuntza-programa gainditu dute, euren jarduera-arloetako trebetasun teknikoak garatzeko.

Madrilen, 2016ko uztailaren 20an. 35 zerbitzuburuk arrakastaz gainditu dute Cleceko Garapenerako Goi Programaren (GGP) VII. promozioa, eta, prestakuntza-programa horri esker, euren jarduera-arloetako trebetasun teknikoak garatu dituzte.

250 ikastordu baino gehiago eman direla eta urtebete eta erdi iraun duela kontuan hartuta, GGPk negozio-ikuspegi zabala eskaini die profesionalei, eta zerbitzuen kudeaketan inplikatutako jakintza-arlo guztietako prestakuntza jaso ahal izan dute. Horretarako, ebaluazio modularretan, ariketa praktikoetan, azterketetan, simulazioetan eta lan-foroetan oinarritutako metodologia erabili da hiru espezialitateetan: garbiketa, artapena eta orokorra.

VII. promozioa ixteko ekitaldian, Purificación González Pérezek, Cleceko Giza Baliabideetako zuzendariak, zorionak eman dizkie parte-hartzaile guztiei. Bere esanetan, “ahalegin handia egin dute, euren lanpostuko eskakizun-maila handia bateratu behar izan dutelako goi-mailako prestakuntza-programarekin. Hori dela eta, ageri-agerikoa da nolako konpromisoa eta inplikazioa dituzten Cleceko profesionalek. Haiei esker, konpainia merkatuko erreferentea da, baita bere agerpena daukaten sektore askotako liderra ere”.

Amaiera-ekitaldian, egindako lana eta ikaskuntza aitortzeko diplomak eta banakako sariak banatu dizkiete 35 zerbitzuburuei, baita emaitza onenen sari bereziak ere.

Bestetik, parte-hartzaileek ondo balioetsi dute GGP egin izana, eta, besteak beste, eguneroko lanean oso erabilgarria dela nabarmendu dute. Era berean, arlo ekonomiko finantzarioko tailer aurreratua ere izan dute oso gogoko, zerbitzuen kudeaketarako jakintza teoriko eta praktikoak osatzeko aukera eman dielako.

PPGren hurrengo edizioan, modulu teknikoko edukiak eguneratuko dira; aginte-taula eta Facility Managementa, esaterako. Horren ondorioz, Clecek enpresan funtsezkoa den posturako programa korporatibo baliotsua eduki ahal izango du betiko moduan.