Incorpora sariek ezagutza egin diote Clece-k Errioxan hartutako konpromiso sozialari

Incorpora sariek ezagutza egin diote Clece-k Errioxan hartutako konpromiso sozialari

Logroño, 2016ko urtarrilaren 22a. Clece-k La Caixa-ren Incorpora saria jaso du “Enpresa Handia” kategorian, Errioxan. Sariok deialdi bana dute Autonomia Erkidego guztietan, eta enpresa eta erakundeak saritzen dituzte kolektibo kalteberak lan-munduan txertatzearen alde egiteagatik.

Sariak honako hauek banatu dituzte Espacio Langares-en izandako ekitaldian: Errioxako Gobernuaren Gizarte Politikak, Familia, Berdintasuna eta Justizia saileko buru Conrado Escobar; Logroñoko Udalaren Familia eta Aukera Berdintasuna saileko zinegotzi Paloma Corres; CaixaBank-en Logroñoko Negozio arloko zuzendari Isabel Moreno; eta La Caixa banku-fundazioaren Gizarte eta Lan Integrazioa departamentuko zuzendari Jaume Farré.

Clece elkarlanean aritu da Incorpora programarekin Errioxan abiatu zenetik. Horrek, guztira, 45 kontratazio ekarri ditu: 34, Centro Especial de Empleo Integra CEE bitartez; eta 11, Clece bitartez. Kontratazio horiei esker, egun, Errioxako langile-taldeko 608 kideetatik 100 lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak dira, hala nola desgaitasunak dituztenak, genero-indarkeriaren biktimak, bazterketa soziala pairatzen dutenak edo gazte langabetuak.

«Clece-n sinetsita gaude nagusiki enpreson mesederako dela kolektibo kalteberetako langileak izatea. Oso balio garrantzitsuak dakartzate, hala nola hobekuntza eta ahalegina, eta haiekin lan egitea beti da motibazio eta atsegin iturri. Haien presentziak lankidetza eta elkartasun gehiago sustatzen du lan-ingurunean» adierazi du José Andrés Elizagak, Clece-ren komunikazioko eta kanpoko harremanetako zuzendariak.

Clece-rekin batera, hauek dira aurten saritutako beste entitateak: Globalhost, Trabajo Social y Servicios La Rioja (Tsys), “La Palmera” gozotegia eta Noticias de La Rioja.