DBHko sei ikaslek aireportuko zoko-mokoak ezagutu dituzte, Clece eta Multiservicios Aeroportuarios lagun

DBHko sei ikaslek aireportuko zoko-mokoak ezagutu dituzte, Clece eta Multiservicios Aeroportuarios lagun

  • DBH 4 + Enpresa programaren barruan

Madril, 2015eko martxoa. Ondoz ondoko hirugarren urtez, CLECE-k, Multiservicios Aeroportuarios (MA) filialaren bitartez, Majadahondako (Madril) Margarita Salas BHIko sei ikasle hartu ditu Adolfo Suárez Madril-Barajas aireportuko Business Center-ean, DBH 4 + Enpresa programaren barruan. Programa hau Madrilgo Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Erregimen Bereziko Irakaskuntzako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du, hezkuntza-sistema eta lan-mundua hurbiltzeko helburuarekin.

Programak irauten duen lau egunetan, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte MAk aireportuan dituen egitekoak, hala nola MUP zerbitzuen eskaintza, VIP aretoen eta Business Center-aren kudeaketa eta mantentze-lanak. Atal teoriko bat izan ondoren, ikasleek instalazioetara joateko aukera izan dute, eta han in situ ikusi dituzte konpainiak, hegazkin bat lurreratu edo aireratzen den bakoitzean, egiten dituen mantentze, pushback eta bestelako lanak. Horrez gain, edukiontzien mantentze-gunean ere izan dira eta MUP lanetan parte hartu ahal izan dute.

Bertaratutako ikasleek nabarmendu dute oso interesgarria iruditu zaiela «aireportuak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izatea, bai eta VIP eta Premium Aretoetan sartzeko aukera izatea ere». Ikasleetako batek, zeinak ikasi nahi duen ingeniaritza aeronautikoa edo aireko alorrarekin loturiko zerbait, adierazi duenez, «modu ona da sektoreak bere baitan hartzen dituen alorrak ezagutzeko, pixka bat hobeto ezagutzeko».

CLECE-ko negozio-garapeneko buru eta proiektu honen arduraduna den José Manuel Veiga jaunaren esanetan, «MAk eskaera asko jasotzen ditu beti, zeren ikasleentzat oso deigarria da aireportuen mundua». Dela aurretik joandako ikaskideen aholkuz, dela alor honetan duten interesagatik, edo dela «lagun batekin joateko», sei ikasleak oso pozik geratu dira ikastaroarekin. Irakasleek ere adierazi dute poz-pozik daudela haien energia eta gogo biziarekin.