Category Archives: Albisteak

Emakumearen aurkako Indarkeria desegiteko Nazioarteko Eguna ospatu du Clecek hainbat jardueraren bidez.

«Indarkeriarik gabeko bizitza, errespetuzko bizitza» izeneko kanpaina bultzatu du Clecek Emakumearen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela medio. Clecek konpromiso eta sentsibilizazio handia du auzi horrekin, eta, hurrenez hurren, bosgarren urtez antolatu ditu hainbat sentsibilizazio-jarduera lan-zentro eta bulego ugaritan. Horiei esker, enpresak egiten dituen zenbait zerbitzuko enplegatuen, bezeroen eta erabiltzaileen inplikazioa lortu du. Aurten, parte-hartze […]

BONBAZIA HANDIAN OSPATU DU ADRAK PERTSONA NAGUSIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Urriaren 1ean Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzeko xedez, Pertsona nagusien IV. Astea ospatu dute Adra hirian. Horretarako, Adrako Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu Clecerekin batera. Ospakizunari hasiera eman zaio Adra hiriko Nagusien Egoitzan, eta bertan izan dira Manuel Cortés Adrako alkatea, Diego López Cleceren eskualdeko kudeatzailea, Maria Luisa Berenguer egoitzako zuzendaria eta hiriko beste pertsona […]

Erregearen Jauregian eginiko zerbitzuaren inguruan argitaratutako informazioari buruzko adierazpen ofiziala

Madril, 2019ko irailaren 27a Clecen lan egiten duten 75.000 pertsonetako kopuru zehatz bati, zehazki, 16 pertsonari eragiten dieten lan-baldintzei buruz agertu diren informazioen aurrean, honako hau jakinarazi nahi dugu: Madrilgo Erregearen Jauregian egiten den osagarrien zerbitzua indarrean sartu zen 2019ko uztailaren 1ean. Hasiera-hasieratik lan egin dugu zerbitzua zehaztasun eta kalitaterik onenarekin egiteko. Mota horretako zerbitzu […]

Genero-indarkeriaren aurkako VI. laskerketan parte hartu du Clecek

Ekainaren 9an, igandean, 3.000 bat pertsonak parte hartu dute «Genero-indarkeriaren aurkako VI. lasterketan», el Retiro parkearen inguruan urtero egin ohi denean. Parte-hartzaile anitzen artean, beste urte batez, Cleceren langileak egon dira, «bihotz eta eskuz» parte hartuz. Gainera, konpainia horren langileek sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea laguntzailea izan da lasterketan. Seigarren urtez, Presidentetzako Ministerioak, Zinet Media […]

Cleceren haur-eskolek hiru sari eta hiru aipu berezi jaso dituzte

Maiatzaren 17an, Siena argitaletxearen Haur-Eskola aldizkariak urtero dei egiten duen HAUR-ESKOLA SARIAREN laugarren edizioaren sari-banaketa egin zen. Aurten, guztira, Clecek kudeatutako 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskoletako 27 hezkuntza-proiektu izan dira finalistak, eta bost kategorietatik hirutan jaso dute saria. Ikastetxe hauek jaso dute saria: Ikasgelatik kanpoko kategoriako saria Getafeko Arte Haur-Eskolarentzat, Victoria Rodríguez Blázquezen «Kristalezko […]

Finantzazio handiagoa eta sektorea duin bihurtzea, Jaengo mahai-inguruan EELZren etorkizunari buruz eztabaidatutako zenbait erronka

Finantzazioa hobetzeko, lanbidea duin bihurtzeko eta gure gizartean hain garrantzitsua den zerbitzu hori hobetzeko beharra. Horixe da «EELZren etorkizuna Jaenen» mahai-inguruaren, Jaengo Kongresuen Jauregian martxoaren 7an egindakoaren, ondorio nagusietako bat. Topaketan nabarmendu zen administrazio publikoen finantzazioa beharrezkoa dela, haiek finkatzen dituztelako ordukako prezioak lehiaketa publikoetako baldintza-agirietan. Cristóbal Valderas Cleceren presidentearen arabera, «etxez etxeko laguntza zerbitzu […]

Clece-k bat egin du “la Caixa” Incorpora programarekin, esklusio soziala arrisku duten pertsonen kontratazioa sustatzeko

Hitzarmena sinatuz, beren lankidetza indartu dute bi entitateok. 2011n hasitako elkarlan horren bidez, enplegua aurkitzeko laguntza ematen diete kolektibo kalteberetako kideei, hala nola: desgaitasunak dituzten pertsonak, esklusioa arrisku dutenak, genero-indarkeriaren biktimak eta iraupen luzeko langabetuak.   Madril, 2019ko urtarrilaren 25a.- Clece-k eta “la Caixa”k lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute esklusio soziala arrisku duten pertsonen lan-munduratzea sustatzeko, […]

Clece-k entitateak eta hedabideak saritu ditu, genero-indarkeriaren kontra hartutako konpromisoagatik

Clece-ren proiektu soziala den Clece Social-ek Konpromiso Sariak banatzeko ekitaldia egin du azaroaren 20an. Laugarren edizio horretan, ezagutza egin zaie hainbat entitateri, hedabideri eta pertsona ezaguni, genero-indarkeriaren kontrako borrokan hartutako konpromisoagatik. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin lotuta, irabazi-asmorik gabeko zenbait entitatek euren proiektuak aurkeztu zituzten Proiektu Sozial Onenaren kategorian. Horietatik, sari bana eraman dute Santa María […]

Genero-indarkeriaren 169 biktima laneratu ditu Clece-k urtebetean

Bere proiektu sozialean, genero-indarkeriaren 169 biktima kontratatu ditu Clece-k urtebetean, enpleguaren bidez zeharo susper eta gizartera daitezela lortzeko. “139. Proiektua” deritzon ekimenak neurri handian esplikatzen du zergatik kontratazioak hain nabarmenki gehiagotu diren kolektibo horretan; izan ere, kontrataziook % 35 egin dute gora joan den urtearekin alderatuta. “139. Proiektua” izena eman zion Clece-k III. Konpromiso Sarien banaketan […]

IV. Konpromiso Sarien finalera iritsitako elkarteak eta kazetariak, genero-indarkeriaren kontra

Clece-ren proiektu soziala den Clece Social-ek ezagutzera eman du nortzuk diren IV. Konpromiso Sarien finalistak bi kategoria hauetan: Proiektu Sozial Onena eta Kazetaritza Lan Onena. Sarion bidez, ezagutza egiten diete genero-indarkeriaren kontrako borrokan nabarmendutako ekimenei, arreta berezia jarrita lan-integrazioaren alorrean. Proiektu Sozial Onena Irabazi-asmorik gabeko entitateek aurkeztutako zazpi proiektu lehiatzen dira Proiektu Sozial Onena kategorian […]