BONBAZIA HANDIAN OSPATU DU ADRAK PERTSONA NAGUSIEN NAZIOARTEKO EGUNA

BONBAZIA HANDIAN OSPATU DU ADRAK PERTSONA NAGUSIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Urriaren 1ean Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzeko xedez, Pertsona nagusien IV. Astea ospatu dute Adra hirian. Horretarako, Adrako Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu Clecerekin batera. Ospakizunari hasiera eman zaio Adra hiriko Nagusien Egoitzan, eta bertan izan dira Manuel Cortés Adrako alkatea, Diego López Cleceren eskualdeko kudeatzailea, Maria Luisa Berenguer egoitzako zuzendaria eta hiriko beste pertsona ospetsu batzuk, zentroko erabiltzaileez eta profesionalez gain.

Aste horretan hainbat jarduera antolatu dira pertsona nagusien harreman sozialak sustatzeko nahiz gogo-aldartea eta jendetasuna hobetzeko xedez. Hala, antolatutako jardueren artean nabarmengarri dira gosari osasuntsu tradizionala, makillaje-lantegia, eskulanak, jausgailu-jolasa eta abar.

Hilaren 2an, asteazkenean, berrogeita hamar pertsona nagusi baino gehiago bidaiatu ziren Malagara, eta egokitutako bisitaz gozatu zuten. Hilaren 3an, ostegunean, pertsona nagusien omenezko gala bat antolatu zen Adrako kultur etxean. María Lozano kopla-abeslariak egin du emanaldirik nabariena.

Ospakizun mota horiek oso harrera ona izan dute eta pertsona nagusi ugarik parte hartu dute Adrako Pertsona Nagusien IV. Astean. Hala, horiek izan dira asteko arrakastaren gakoak.