Genero-indarkeriaren aurkako VI. laskerketan parte hartu du Clecek

Genero-indarkeriaren aurkako VI. laskerketan parte hartu du Clecek

Ekainaren 9an, igandean, 3.000 bat pertsonak parte hartu dute «Genero-indarkeriaren aurkako VI. lasterketan», el Retiro parkearen inguruan urtero egin ohi denean. Parte-hartzaile anitzen artean, beste urte batez, Cleceren langileak egon dira, «bihotz eta eskuz» parte hartuz. Gainera, konpainia horren langileek sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea laguntzailea izan da lasterketan.

Seigarren urtez, Presidentetzako Ministerioak, Zinet Media Group-ek eta Archiletras-ek antolatutako ekitaldia egin da, non parte-hartzaileak bildu diren Retiro parkearen inguruan, guztira, bost kilometro korrika egiteko. Dortsalen salmentarekin eskuratutako etekinak genero-indarkeriaren biktimei zuzenduko zaizkie oso-osorik. Edizio honetan, Bihotza eta Eskuak Elkarteak osatu du Cleceren ordezkaritza. Elkartea 2017an sortu eta osatu zuten Clece enpresako hainbat langilek. Proiektu solidarioen bitartez, Cleceko beste lankide batzuei, behar dutenei, laguntzen die elkarteak, beren ongizatea hobetzeko. Horrez gain, hirugarren sektoreko beste elkarte batzuekin itunak egiten ditu, gizarte-kolektibo kalteberei nahiz genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko.

«Ministerioak proiektu bat du, Genero-indarkeriarik gabeko gizartearen aldeko enpresak izenekoa, eta Clece horrekin bat egin zuen hasiera-hasieratik», azaldu du José Andrés Elizagak, Cleceren komunikazio-zuzendariak. Proiektu horren xedea da gizartea sentsibilizatzea gaitz horren inguruan, eta biktimen laneratzea sustatzea ere bai.

Edizio honetan, konpainiaren 127 langilek korrika egin dute hainbat pertsona ospetsuren ondoan, hala nola Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen edo Ignacio Aguado Madrilgo Komunitateko Ciudadanos alderdiko hautagaiaren ondoan. Gainera, El Retiro parkean haurrei zuzendutako lantegiak eta jarduerak antolatu dira, zeinei esker, haurrek jolasez eta dibertimenduz beteriko egun batez gozatu duten, Clececito Clece Haur-Eskoletako maskotarekin batera.