Genero-indarkeriaren 169 biktima laneratu ditu Clece-k urtebetean

Genero-indarkeriaren 169 biktima laneratu ditu Clece-k urtebetean

Bere proiektu sozialean, genero-indarkeriaren 169 biktima kontratatu ditu Clece-k urtebetean, enpleguaren bidez zeharo susper eta gizartera daitezela lortzeko.

“139. Proiektua” deritzon ekimenak neurri handian esplikatzen du zergatik kontratazioak hain nabarmenki gehiagotu diren kolektibo horretan; izan ere, kontrataziook % 35 egin dute gora joan den urtearekin alderatuta.

“139. Proiektua” izena eman zion Clece-k III. Konpromiso Sarien banaketan hartu zuen konpromisoari, 2017ko azaroan, zeinaren helburua genero-indarkeriaren 139 biktima kontratatzea baitzen. Zenbaki sinbolikoa zen, bat zetorren-eta Proiektu Sozial Onenaren kategorian aurkeztutako hautagai kopuruarekin.

Autoestimua eta autonomia

«Konpromisoa bete dugu, denbora errekorrean bete ere, eta kontratazioen kopurua gaindituta. Oso pozik gaude hau delako borroka honi egin diogun ekarpentxoa, genero-indarkeriaren kontrako borrokari, alegia, zeina gizartearen aldarri bilakatu baita. Premia dagoenean lan-aukera bat emateak emakumeei laguntzen die pauso bat atzera ez ematen», adierazi du José Andrés Elizagak, Komunikazioko eta Harreman Instituzionalen zuzendariak.

«Enplegua mesedegarria da emakume hauen autoestimurako, autonomiarako, independentzia ekonomikorako eta susperketarako. Bistan denez, integrazioa ez da beti erraza, eta, baliabideez gain, eta jarraipen oso pertsonalizatua eskatzen du. Baina ez da gutxiago egia ezen enpresarekiko lotura, fidelitatea eta enplegatzailearen eta langilearen artean sortzen den konplizitatea, bai eta lan-giroa ere, berebiziko sariak direla. Integrazioak bi norabideko onura dakar», dio Iñigo Camillerik, Clece-ren Hautaketa arduradunak.

Genero-indarkeriaren biktimak lan-munduan integratzen laguntzeari begira, Clece-k lan egiten du kolektibo horrekin diharduten 120tik gora elkarterekin. Horrez gain, Genero-indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko enpresa-sarea programaren parte da enpresa. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak sustatzen du programa hori, zeinak helburu baitu gizartea sentsibilizatzea izurri horren gainean, bai eta biktimak gizarteratzea eta laneratzea ere. 2016an, Clece-k Gobernuaren ezagutza errezibitu zuen arlo horretan egindako lanagatik. Gainera, NBEk gonbidatutako konpainia bakarra izan zen, bertan aurkez zezan daukan eredua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak integratzeko.