CCS Airport Services-ek Thomas Cook-en hegazkinak garbituko ditu Manchester eta Gatwickeko aireportuetan

CCS Airport Services-ek Thomas Cook-en hegazkinak garbituko ditu Manchester eta Gatwickeko aireportuetan

 

Madril, 2016ko martxoaren 11. Thomas Cook britainiar konpainiak Clece-ri esleitu dio bere hegazkinak garbitzeko zerbitzua Manchester eta Gatwickeko aireportuetan. Zerbitzua, martxoaren 1etik abian dena, Clece-k Ingalaterran duen CCS Airport Services filialak ematen du. Hasierako iraunaldia hiru urtekoa da, eta beste bi urtez luzatzeko aukera dago.

Esleipen horrekin, Clece Aireportu Zerbitzuak sailak, zeina duela bi urtetik hona baitago presente Erresuma Batuan, bere zerbitzuak zabaldu ditu merkatu anglosaxoian, Thomas Cook-entzat 2010etik egindako lanari esker: konpainia horren hegazkinen garbiketa Tenerifen eta Las Palmasen, eta handling-a Lanzaroten, lehiaketa honetan garrantzi handikoa izan den faktorea.

Erresuma Batuan CCS-ko zuzendaria den Mario Abajok esleipen berriaren garrantzia nabarmendu du. Izan ere, horren bidez «Clece bilakatu da konpainia pribatu bati Ingalaterrako aireportuetan zerbitzuak ematen dizkion lehen enpresa atzerritarra».

Thomas Cook nazioarteko aire-konpainia nagusietako bat da. Egun, 27.000 enplegatu ditu, horietarik 2.500dik gora Erresuma Batuan, eta 31 hegazkinez osatutako flota, zeinak, 17 herrialdetan operatuz, 6,7 milioi bidaiari garraiatzen baititu Europa, Asia, Afrika eta Amerikako hainbat helmugatara.