Clece-k AENOR-en eskutik jaso du Karbono Aztarnako UNE-EN ISO 14064 ziurtagiria

Clece-k AENOR-en eskutik jaso du Karbono Aztarnako UNE-EN ISO 14064 ziurtagiria

  • Ziurtagiri horri esker, konpainiak berariazko kudeaketa-planak obratu ahal izango ditu, eta horien bitartez aurre egin bere jardueraren ondorioz aireratutako berotegi-efektuko gasen (BEG) arriskuei
  • Hala, beste pauso bat eman du klima-aldaketaren aurka hartutako konpromiso irmoan

 

Clece-k beste pauso bat eman du ingurumenarekin daukan konpromisoan, Karbono Aztarna kalkulatzeko ziurtagiria lortuz, bere Kudeaketa Sistema Integratuaren barruan, eta organizazioaren ingurumen-integrazioaren alde eginez, bai arauen esparruan, bai gizarte hobe baten alde eginda daukan apustuan.

UNE-EN ISO 14064 Arauaren araberako ziurtagiria AENOR-ek emana da. Egiaztatze-entitate horren bermagarri dira erakunde publiko zein pribatuen Karbono Aztarnei urtero egiten zaizkien 200 bat egiaztapenak; bai eta produktu, zerbitzu eta ekitaldietarako ematen diren 100 bat Karbono Aztarna egiaztatuak. Ziurtagiri horrek berretsi egiten du Clece-k bere jardueren ondoriozko Karbono Aztarnaz egindako kalkuluaren egiazkotasuna (22.829 t CO2).

Konpainiaren Karbono Aztarnaren kalkuluan honako hauek sartzen dira:

  • BEGen zuzeneko igorpenak.
  • BEGen zehar-igorpenak, energia bidez.
  • BEGen beste zehar-igorpen batzuk, hala nola zerbitzuak ematean kontsumitutako energia.

Clece-ri egindako egiaztapen horren abantailen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, organizazioaren igorpenak ezagutu eta kontrolatzea, konpainiaren sinesgarritasuna eta gardentasuna handitzea, eta klima aldaketaren aurrean Clece-k jardute goiztiarreko estrategia eta planak garatzeko aukera.

VER CERTIFICADO