Clece-k lan-integrazioaren aldeko bere apustua eraman du Kataluniako Erantzukizun Sozialaren Astera

Clece-k lan-integrazioaren aldeko bere apustua eraman du Kataluniako Erantzukizun Sozialaren Astera

  • Ekitaldiaren 5. edizioan nabarmendu da krisialdietan gizarte-ardura korporatiboak (GAK) konpainientzat duen garrantzia.
  • Bere mintzaldian, Clece-k aztertu ditu bere konpromiso sozialaren arrakastaren gakoak eta konpainiaren lan-integrazioko kasu jakin batzuk.
  • 2013an Clece-k inkorporatu zituen talde desabantailatuetatik etorritako mila pertsona baino gehiago.

2014 abuztuaren 5a. Uztailaren 7tik 12ra Kataluniako Erantzukizun Sozialaren Astearen 5. edizioa egin da Bartzelonan, eta Grupo Clece bertan egon da. Iñigo Camilleri, konpainiaren Hautapen eta Garapeneko burua, Clece-ren Konpromiso Soziala izeneko hitzaldia emateaz arduratu da. Bertan, erakundearen proiektuak izan duen arrakastaren gakoak aztertu eta talde desabantailatuen integrazioaren kasu jakin batzuk aurkeztu dira.

Ildo horretan, Camillerik azaldu du konpainiaren habeetako bat dela «integrazioaren alde lan egitea eta zailtasunak dituzten pertsonei lan-merkatuan sartzeko aukera eskaintzea». Egiteko hori, esan du, «erraza da enpresa honentzat, zuzendaritza-kideen sostengua baitugu eta erdi mailako arduradunen artean sentsibilizazio handia lortu baita, aurreiritziak eta estereotipoak desagertzeraino». Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen insertzioari konpainiak ematen dien lehentasunari esker, talde desabantailatuetatik etorritako 1000 pertsonatik gora inkorporatu dira enpresan azken urtean, horien artean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasunak dituzten pertsonak edo gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan daudenak.

Grupo Clece-k 50 enpresa eta erakunde baino gehiagorekin batera hartu du parte Kataluniako Erantzukizun Sozialaren Astearen bosgarren edizio honetan. Ingeniería Social, SAL eta Asociación +Responsables izan dira antolatzaileak. Parte hartutako erakunde guztien egitekoari eta herritarren inplikazio aktiboari esker, ekimenak bere helburua erdietsi du aurten ere: GAK-k enpresa, erakunde eta administrazio publikoetan duen garrantzia nabarmentzea. Aste osoan zehar hizpidean izan da erantzukizun sozialeko politikek organizazioei ekartzen dieten errentagarritasuna, batez ere krisialdietan. Izan ere, politika horiek aplikatzeak onura handiak eragiten ditu, besteak beste: baliabideen erabilera eraginkorra, gero eta globalizatuagoa dagoen merkatuaren barruan bereizkuntza mantentzea, aldaketaren kudeaketa eta enpresen hornikuntza-katearen kontrola.

Zailtasunak dituzten pertsonen lan-integrazioaren bidez, aukera-berdintasuna sustatu nahi du Clece-k. Hala, mota honetako ekintzekin, bere konpromiso soziala egituratzen duen funtsezko habeari eusten dio: pertsonak. Haren GAK politika konpainiaren kudeaketa-sistematik hara hedatzen da, eta haren funtzionamenduari berezkoa zaion zerbait bilakatzen da, negozioa ulertzeko modu bat.