Clece-ren II. Oroitidazki Soziala

Clece-ren II. Oroitidazki Soziala

  • Konpromiso sozial bat, testigantza pertsonalen bidez kontatua

2015eko azaroa. Clece-k bere bigarren Oroitidazki Soziala argitaratu berri du. Bertan, bere proiektu sozialaren azterketa sakona egiten du, eta azpimarra jartzen du bere onuradunen esperientzia arrakastatsuetan eta testigantza pertsonaletan.

Lau ekinbide-ardatzetan egituratuta –enplegagarritasuna, integrazioa, sentsibilizazioa eta pertsonen zaintza–, Clece-ren konpromiso soziala hainbat ekimenetan mamitzen da, zeinen helburua baita zuzeneko eta zeharreko onurak ekartzea zenbait kolektibori, bereziki kalteberenei, hala nola: desgaitasunak dituzten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak, bazterketa arriskua duten pertsonak, terrorismoaren biktimak eta gazte langabeak.

Enplegagarritasunaren alorrean, Clece-ren helburua lan-merkaturatzea erraztea da, bai eta bere langileen garapen profesional eta pertsonala bultzatzea ere. 71.429 enplegatuko langile-talde batekin, eta urtean 4.000 lanpostutan handitzen delarik, Clece “Espainiako enpresa pribatuetan hirugarren handiena da enplegatu-kopuruari dagokionez. Talde handia zenbakitan, baina, garrantzitsuagoa dena, talde handia giza-kalitatean eta sentsibilitate sozialean. Balio horiek, gure lanean hezurmamituta egonda, ahalbidetu dute gure proiektu soziala hainbeste garatu izana denbora gutxi samarrean”, nabarmendu du Cristóbal Valderasek, Clece-ren presidenteak.

Enpresa integratzaile bat
Integrazioari dagokionez, Clece-ren 6.256 enplegatu kolektibo desabantailatuetakoak dira, langile-taldearen %8,7. Zehazki, 4.636 dira desgaitasunak dituzten pertsonak; 937, gazte langabeak: 501, bazterketa arrisku duten pertsonak: 178, genero-indarkeriaren biktimak; eta 4, terrorismoaren biktimak. Haien integrazioa gauzatzeko, Clece-k elkarlanean dihardu 200dik gora elkarte, fundazio, entitate sozial eta erakunde publikorekin, zeinak kolektibo desabantailatuen hautaketa- eta insertzio-iturri baitira.

 “Integrazio-zifrak bihotz-altxagarriak dira. Are gehiago ezagutzen baldin badituzu zifra horien atzean dauden benetako istorioak, izen-deiturak dituzten istorioak. Egoera ezegonkorretan edo bereziki kalteberak direnetan dauden pertsonak, lanean aurkitzen dutenak aurrera jarraitzeko bide bat. Horregatik, hain zuzen ere, eman diegu ahotsa gure oroitidazki sozialean, eurek eman dezaten lehen pertsonan gure konpromisoaren berri”, esan du Cristóbal Valderasek.

Compromiso Sariak eta Integrazioaren aldeko Foroak
Clece-k, kolektibo desabantailatuei lan-aukera bat eman ez ezik, ekintzak sustatu, antolatu eta babestu nahi ditu haien errealitatea ikusgaitzeko. Helburua da gizartea kontzientziatzea pertsona horiek bizi duten errealitateaz eta egoeraz, eta enpresak, erakundeak eta beste administrazio batzuk inplikatzea.

Martxan jarritako azken Sentsibilizazio ekimenen artean, aipatzekoak dira Compromiso Sariak. Entitate sozialen eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen lanari laguntzeko asmoz, Clece-k sortu eta antolatu ditu sari horiek, zeinek aitortzen baitituzte hainbat gairekin lotutako proiektu lokal onenak: adindunentzako laguntza, desgaitasunak dituzten pertsonen integrazioa, genero-indarkeria pairatzen duten emakumeak eta bazterketa soziala arrisku duten pertsonak.

Nabarmentzeko moduko beste mugarri bat www.clecesocial.es abian jartzea izan da. Webgune horrek jasotzen ditu benetako istorio eta testigantzak, Clece-ren konpromiso sozialarekin zerikusia dutenak. Horri gehitu behar zaio Valentzian egindako “Clece Integrazioaren alde” II. foro-hizketaldia, zentratua genero-indarkeriaren biktima diren emakueengan.

Pertsonen zaintza
Clece-k egiten dituen jardunbide sozialak unean uneko administrazioarekin adostutako zerbitzuaren prestazioa baino harago doaz. Helburua erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea da, haien garapen eta integrazio soziala bultzatuz. Arlo horretan, Clece-k gisa honetako jardunbideak egiten ditu: belaunaldi-arteko topaketak edo ahaideekiko jardunaldiak; terapia berritzaileen eta ongizatezkoen ikerketa eta garapena; integraziorako ekimenak, hala nola jolas- eta kultura-jarduerak adindunekin; edo elkartasun-ekintzak, adibidez, arropa eta jostailuak biltzeko kanpainak haur desabantailatuei laguntzeko.

II. oroitidazki sozialak halaber jasotzen du Clece-k ingurumenarekin duen konpromisoa. Hala, lan egiten du bere eta hirugarrenen kontsumo energetikoa gutxitzeko, eta ingurumena zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzen du.