Clece eta Fesbal erakundeek lankidetza sendotu dute elikagaien donazioaren alorrean

Clece eta Fesbal erakundeek lankidetza sendotu dute elikagaien donazioaren alorrean

  • Bi erakundeek ugarituko dituzte tokian-tokian zein eskualdeka elkarrekin aurrera eramaten dituzten ekimenak.
  • Akordioaren oinarrian Clece-ren gizarte-konpromisoa dago, pertsona sozialki kalteberak integratzea helburu duena.

2014ko ekainaren 5a. Clece eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioa (FESBAL) erakundeek akordio bat sinatu dute beren arteko lankidetza arautu eta areagotzeko, elikagaiak erosi eta/edo bildu eta donatzeari begira.

Clece-ko zuzendari nagusi Cristóbal Valderas Alvaradok eta FESBALeko zuzendari nagusi Juan Raúl Sanz Jiménezek hitzarmena izenpetu dute Federazioaren egoitza korporatiboan.

Akordioak arautuko du bi erakundeen arteko lankidetza, orain arte tokian-tokian eta eskualdeka egindako ekimenen bitartez gauzatu izan dena. Hala, hitzarmenean xedatutakoaren arabera, Clece elikagaiak ematera  konprometitu da, eta FESBALeko kide diren Espainiako Elikagaien Bankuek horiek hartu eta premia duten pertsonen artean banatuko dituzte.

Cristóbal Valderas Alvarado pozik agertu da hitzarmenarekin, «beste urrats bat egin delako azken urteotan izan dugun lankidetza emankorrean. Clece ahaleginak batzearen aldekoa da, gizarteari ongizatea ekarri nahi dio, batez ere gizarte-babesgabetasun handiena pairatzen duten pertsonei. Ildo horretan FESBALek  egindako lanak gure esker ona merezi du, eta haiekin bat egin ahal izateak aukera ematen digu geure konpromiso soziala indartu eta ekintza errealetan mamitzeko. Zehazki, gaur egun hain garrantzitsu diren sentsibilizazioa eta elikagaien donazioa bezalako jardueretan».

Juan Raúl Sanz Jiménezen arabera, «hau bezalako ekimenekin Clece-k Balio Bateragarriaren Sorkuntza bultzatu nahi du, enpresarako ez ezik, gizartearentzat ere berebizikoa den balioa baita. Honen bidez ulertarazi nahi dugu pobrezia gaixotasun sozial bat dela, Espainian gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan daudenak % 27,3 direla (nagusiki, haurrak), eta funtsezkoak diren elikagai hauei esker, gaur eman diguzuen familientzako oinarrizko saski honekin, bizitza eta pozbidea eramango ditugula familietara».

FESBALekin sinatutako hitzarmena Clece-ren gizarte-proiektuan kokatzen da. Proiektu horren helburua talde kalteberak lan-intserzioaren bidez gizarteratzea da, eta horrekin bat, gizarte-babesgabetasun handiena jasaten dutenei lana mantentzen laguntzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea. Konpromiso hori betetze aldera, egun Clece-k elkarlanean dihardu helburu sozialak dituzten 200 elkarte eta fundazio baino gehiagorekin.