Clece sartu da Errioxako Enpresa Solidarioen Klubean

Clece sartu da Errioxako Enpresa Solidarioen Klubean

  • Errioxako gobernuak abian jarritako programa horren bidez faboratu nahi da generoko, etxeko edo familia-barneko indarkeria-biktimen integrazio soziolaborala
     
  • Gaur hitzarmena sinatu duten 7 konpainiekin, 32 dira honezkero ekimen horrekin bat egin duten enpresak, 2011n abian jarri zenetik.

Logroño, 2014ko urriaren 9a. Clece batu da Errioxako Enpresa Solidarioen Klubera. Errioxako gobernuak abian jarritako programa horrek helburua du generoko, etxeko nahiz familia-barneko indarkeria-biktimak lan-munduratzen laguntzea.

Atxikimendua gaur formalizatu da lankidetza-hitzarmenaren sinatze-ekitaldian, zeina egin baita Gobernuaren Presidentziako Jauregian, El Espolón parkean. Bertan izan dira Pedro Sanz, Errioxako Gobernuaren Presidentea, eta Vicente Ortega, Clece-ren Ipar-mendebaldeko Eskualde Zuzendaritzako Zuzendaria. Clece-rekin batera, hitzarmen bana sinatu dute ondoko enpresek: Caser Residencial (Res. Montesoria), Clínica Nutriestética, Ebrosame, Osga, Kiddy Fun Franquicias eta Berceo (Pretur Hoteles). Horrenbestez, 32 dira dagoeneko programarekin engaiatu diren konpainiak, 2011n abian jarri zenetik.

Errioxako Delituen Biktimentzako Arreta Bulegoaren (OAVD) bidez, programak lan egiten du generoko, etxeko nahiz familia-barneko indarkeria-biktimak lan-munduratzen laguntzeko. Horren harira, ezarri egin du integrazio ekonomiko eta laboralerako bitarteko bat, zeinak ematen baititu enplegu, prestakuntza eta mugikortasun aukerak.

Hitzarmenaren xedapenen arabera, OAVD bulegoak profilak prestatu eta aurkeztuko ditu, Clece-rekin elkarlanean arituko da integrazio soziolaboraleko programa indibidualizatu bat garatzen, eta lan-aurreko prestakuntza eskainiko du enpresek egin litzaketen eskaerei erantzuteko. Geroago, aztertuko da aurkeztutako profilen kontratazioa eta nola egokitzen diren eskainitako zereginetara.

Ildo horretan, biktimen mugikortasun geografikoa erraztuko da, halako moldez non, behar denean, eraman ahal daitezen enpresaren beste zentro batzuetara, babes eta laguntza sozial osoa izateko eskubidea gauzatze aldera.

Sinatutako hitzarmenaren bidez formalizatzen eta indartzen da Clece-k alor horretan OAVDrekin egin izan duen elkarlana. Hitzarmenaren oinarrian, gainera, Clece-ren konpromiso soziala dago, zeinaren helburua den lan-munduan integratzea sozialki kalteberak diren taldeak, besteak beste, genero-indarkeriaren biktimak, desgaitasunak dituzten pertsonak, bazterketa soziala jasateko arriskuan daudenak, gazte langabeak edo terrorismoaren biktimak. Gaur egun, Clece-ren 68.000tik gorako langileetatik 5.000 datoz talde horietatik.