Clece “haien alde lasterka”

Clece “haien alde lasterka”

  • Clece-ko 100dik gora enplegatuk eta ahaidek hartu dute parte “Hay salida” lasterketan, zeinaren hirugarren edizioak 2.500 parte-hartzaile elkartu dituen Madrilen, “Corre por ellas” lelopean

Madril, 2016ko ekainaren 12a. Ondoz ondoko hirugarren urtez, Clece-k berriro hartu du parte “Hay Salida” (bada irtenbidea) lasterketan –Mía aldizkariaren ekimen bat, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioarekin elkarlanean–. Bere enplegatuen artean 100 lasterketa-zenbaki banatuz eta haur-animazioko jarduerak gauzatuz, Clece lasterketa horren hirugarren edizioan inplikatu da, genero-indarkeriarik gabeko gizarte baten alde egiteko. “Corre por ellas” (haien alde lasterka) lelopean, deialdiak 2.500 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu Madrilgo El Retiro parkean, 5 kilometroko ibilbidea egiteko. Clece-ko 100dik gora enplegatu lotu zaie ibilbideari; horien artean, esperientzia errepikatu dute, besteak beste, konpainiako presidenteak berak –Cristóbal Valderas– eta lasterkari profesional eta Clece-ko langile den Eduardo Meca Sotok.

Halaber, aurreko edizioetan bezala, Haur Eskolak dibisioaren bitartez, eta lasterkari gehiagoren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Clece-k doako lantegiak eta jarduerak antolatu ditu haurrentzat, parkearen barrutian eta lasterketaren abialekuan eta helmugan.

Clece lehen ediziotik egon da lasterketarekin lotuta, eta haren helburua partekatzen du: gizartea arazo horren larritasunaz kontzientziatzea eta gizartea osatzen duten guztiak ekintzara bultzatzea. Hala, gizarte bat eraiki nahi du non ez den existitzen ezein motatako indarkeriarik emakumeen kontra, eta sostengua eman nahi die tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeei. 2015ean 57 emakume izan ziren erailak Espainian genero-indarkeriaren ondorioz, eta guztira 821 emakume hil dituzte azken 10 urteetan.