Sentsibilizazioa

Azken urteotan, aldaketa graduala ikusi dugu enpresa batzuen mentalitatean, zeren askotarikoak eta inklusiboak diren inguruneen alde egiten hasi baitira. Clece Social-ek hasiera-hasieratik egin du lan integrazioaren aldeko giroa sortzeko, lan-inklusioak dituen hesiak eraisten lagunduz.

Ingurunearekin sentsibilizazio-ekintzen bidez esku hartzea da Clece-ren Proiektu Sozialaren ardatz nagusia. Azken urtean, 300 ekimen baino gehiago egin dira, zeinek 100.000tik gora pertsonari eragin dieten. Besteak beste, Konpromiso Sarien hirugarren edizioa eta Integrazioaren aldeko VIII. foro-hizketaldia. Era berean, Clece-k kanpainak sustatu ditu egun berezi hauetan: Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna eta Desgaitasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Eguna.

Bestalde, Clece Social-ek bat egin du beste entitate batzuen ekimenekin, hala nola: Adecco fundazioaren «El consultor del buen rollo» kanpaina eta «Hay Salida» genero-indarkeriaren kontrako V. lasterketa, Mía aldizkariak eta 20 Minutos egunkariak antolatua.