Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Mobilizazio jendetsuak izan ziren azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren kariaz. Clece-k bat egin zuen aldarri horrekin, bi kanpainaz: «Ez hadi isildu» eta «Indarkeriarik gabeko bizitza, errespetudun bizitza».

Bezero, hornitzaile, langile eta erabiltzaileen inplikazioaz, 45.000tik gora pertsonaren atxikimendua lortu zuen. Ospitaleek, haur-eskolek, zahar-etxeek, lantokiek, bulegoek eta entitate publikoek hartu zuten parte. Honako hauek osatu zuten programa: elkarretaratzeak, lantegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, muralak, manifestuak, olanak zabaltzea, informazio-guneak eta oroitza-materialen banaketa.

img