Gabriel García

“Jarraituko dut erakusten ahalik eta gehiena atera dezakedala neugandik. Ez dakit non ditudan mugak”

Gabrielen bizitzan, bada aldea lehenaren eta orainaren artean. Haren lan-bizitza "frustragarria" zen oraingo lana lortu aurretik. "Enpresa batzuetan lanera sartu eta, zuzenean esaten ez bazizuten ere, zure desgaitasunagatik ateratzen zintuzteten". Egun, kafetegi batzuen arduradun dihardu, egonkortasun ekonomiko eta emozionala lortu du, eta «zoriontsu» sentitzen da. Baina ez da horretan gelditzen: "Jarraituko dut erakusten gehiago balio dudala, ahalik eta gehiena atera dezakedala neugandik. Ez dakit non ditudan mugak".

img