Isaac Espinosa

“Lanak bizitza alda diezazuke goitik behera. Gizakiak baliagarri sentitzeko beharra du”

"Clece-tik deitu zidaten otsailean. Martxoan uztekoa nuen etxea. Flotagailua botako balizute bezala da". Horrela oroitzen du Isaacek lana aurkitu zuen unea, aurretik bi urtez jarraian zailtasun pertsonal eta profesionalak pairatu ondoren. "Egun batetik bestera esan zidaten ezin izango nuela gorputza erabili, kargarik jaso edo ahalegin fisikorik egin. Astindu galanta izan zen niretzat. Ezin nuen sinetsi. Bi urte behar izan nituen desgaitasunaren paperak aurkezteko", gogoratzen du. 2012an, lanean hasi zen Talher-en (Clece-ren filiala ingurumen-zerbitzuetarako). "Lanak bizitza alda diezazuke goitik behera. Gizakiak baliagarri sentitzeko beharra du. Desgaitasun bat duzu, egoera honetan zaude, eta orduan lana ematen dizute, hori bai poza! Zugatik eta zeure familiagatik", dio.

img