Desgaitasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Eguna. Dibertsitatera bidaia

Clece-n, gaur egun, dibertsitate funtzionala duten 5.715 enplegatuk egiten dute lan; horietatik askok, beren Enplegu Zentro Bereziaren bitartez (Grupo Integra). Haien talentua enpresan gehitzeak dituen onuren gainean kontzientziatzeko, hainbat ekimen sustatu ziren Desgaitasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Egunaren kariaz.

Madrilen, «Dibertsitatera bidaia» ekintzaren bidez, gonbita egin zitzaien herritarrei lehen pertsonan bizi zitzaten kolektibo handi horrek egunero gainditu behar dituen hesietako batzuk. Ibilaldiak gurpil-aulkietan, ikusmen murriztuko betaurrekoak eta gor-hizkuntzako gidak izan ziren proposamenetako batzuk. Valladoliden, Enplegu eta desgaitasunaren I. jardunaldi teknikoak hartu zituen Heziketa eta Lan Sozialeko fakultateak. Jardunaldian, 170 pertsona baino gehiago bildu ziren, helburu honekin: sinergiak eta lankidetza-ildo berriak sortzea eta ezagutza hurbiltzea, eskubideen benetako berdintasuna lortzeko.