GEURE-GEUREA DEN PROIEKTUA

Azken lau urteetan, Clece-k bikoiztu egin du sozialki kalteberak diren kolektiboetatik datozen langileen kopurua: egun, langile guztien % 10,7 dira.

Zifra hori ez litzateke posible konpainia inplikatu ez balitz maila guztietan, behar ziren baliabideak eskainiz langileak sentsibilizatu eta hezteko, bai eta modu eraginkorrean integratzeko, jarraipen eta sostenguko prozeduren bidez.

Baina aukera-berdintasuna sustatzea, gizarteari ez ezik, enpresari ere badagokio, onura elkarrekikoa baita hor. Kolektibo horiek trebetasun eta talentu iturri handiak dira; taldeko lana hobetzen dute, bai eta motibazioa eta produktibitatea ere; gainera, konpromiso handiagoa sortzen dute enplegatuengan.

img