139. Proiektua. Betetako konpromisoak

2017ko azaroan, «139. Proiektua» sortu zen. Hala izendatu zuen Clece-k bere konpromiso berria: genero-indarkeriaren biktima ziren 139 emakume kontratatzea urtebetean. Konpromiso Sarien III. galan egin zen iragarpena. Ekitaldi horretan saritu ziren, hain zuzen ere, genero-indarkeriaren kontra nabarmendutako proiektuak.

Zergatik 139. zenbakia? Zenbaki sinbolikoa da «139».a, beste hainbeste hautagaitza aurkeztu ziren-eta sarietara. Egindako ahaleginari esker, eta instituzioekin eta entitate sozialekin gauzatutako elkarlana dela medio, bederatzi hilabete baino ez zen behar izan hasierako helburua betetzeko, eta aurreikuspen guztiak gainditu ziren.

"139. Proiektua" bultzada esanguratsua izan da kolektibo horren integrazioan, eta, dagoeneko, genero-indarkeriaren biktima diren 235 emakumek egiten dute lan Clece-n, iaz baino % 47,7 gehiagok.

img