Hesiak eraistea

Milaka pertsonak lan-merkaturatzeko oztopoei egiten diete aurre egunero beren jatorri, genero edo kondizioagatik, hesi horiek dira-eta esklusioaren eta berdintasunik ezaren erantzuleak. Mapa konplexu eta dimentsio anitzekoa da, non enpleguak eragin erabakigarria duen. Zehazki, Clece-ren Proiektu Sozialak lau kolektibo ditu xede: dibertsitate funtzionala duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak, esklusioa pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak eta gazte langabeak.

Enplegua da, askotan, kalteberatasun-egoera murrizteko bide bat. Errealitate bakoitzaren araberako soluzioak erabiliz, Clece-k dibertsitate funtzionala duten 5.715 pertsona dauzka bere langileen artean, iaz baino % 5 gehiago. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kontratazioa ere emendatu du «139. Proiektua» deritzonaren bidez, eta kolektibo horretako 235 langilera iritsi da, aurreko aldian baino % 47,7 gehiago. Esklusioa pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten langileek % 19,6 egin dute gora, eta 823 enplegatura iritsi. Azkenik, gazte langabeen kontratazioa % 4,7 hazi da, eta 1.211 enplegatura iritsi.

icon
2018

Dibertsitate funtzionala

5.715 langile
icon
2018

Genero-indarkeriaren biktimak

235 langile
icon
2018

Esklusio soziala

823 langile
icon
2018

Gazte langabeak

1.211 langile
2018KO EKAINEKO DATUAK