Clece-ren integrazioaren aldeko foro-hizketaldia

2014tik, Clece Social-ek inklusioa sustatu izan du «Integrazioaren aldeko foro-hizketaldien» bidez. Ekimenean, bat-egitea eta elkarrizketa nagusi dira erronka komun horretan parte hartzen duten eragileon artean: erakundeak, bitartekariak, enpresak eta izangaiak.

Azken edizioan, zortzigarren foroa egin zen, Santanderreko La Magdalena jauregian, 2018ko martxoaren 1ean, lelo honekin: Lan-inklusioaz arituko gara? («¿Hablamos de inclusión laboral?»). Hauek hartu zuten parte ekitaldian: Gema Igual, Santanderreko alkatea; Roberto del Pozo, Autonomia Pertsonaleko zinegotzia; Francisco Javier Gutiérrez Iglesias, Cabezón de la Salgo Udaleko lehen alkateordea; Tomás Castillo Arenal, Amica-ko kudeatzailea (desgaitasunak dituzten pertsonen elkartea); Cristóbal Valderas, Clece-ko presidentea, eta María José Mateo, Clece-ko langilea.

Topaketan, nabarmendu egin zen behar-beharrezkoa dela aliantzak sustatzea enpresa pribatuaren eta administrazioaren artean, bai eta prestakuntzaren alde egitea ere, kolektibo hauen langabezia-tasak gutxitze aldera: desgaitasunak dituzten pertsonak, esklusio-arriskua dutenak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.