Konpromisoa inklusioarekin

Clece-ren Proiektu Sozialainklusioaren aldekokonpromiso hautsezineandatza, eta helburu argia du: pertsona guztiek aukera-berdintasunez eskuratu ahal izatea enplegua, desgaitasunak izateagatik edo beren egoera pertsonalagatik baztertuak izan gabe.

Clece-ren Proiektu Soziala inklusioaren aldeko konpromiso hautsezinean datza, eta helburu argia du: pertsona guztiek aukera-berdintasunaz eskuratu ahal izatea enplegua, desgaitasunak izateagatik edo beren egoera pertsonalagatik baztertuak izan gabe.

Askotarikoak dira proiektu sozialaren xede diren kolektibo kalteberak, hala nola genero-indarkeriaren biktimak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, esklusio-arriskuan daudenak eta gazte langabeak. Filosofia horrekin, dibertsitatea funtsezko balio bihurtu du Clece-k, kolektibo horietatik baitatoz organizazio horretako langileen % 10,7.

Ezinbestekoa da lankidetza sozial eta instituzionala, baldin lan-inklusioa benetakoa izango bada. Horregatik, Clece-k elkarlanean dihardu 350 elkarte, fundazio, entitate sozial eta erakunde publikorekin, eta, eratutako kate ikusiezin horren bitartez, enplegua eta autonomia lortzeko laguntza ematen die zailtasun gehien dituzten pertsonei.

plus
plus
img