Perla Masiel

“Lehen ez neukan ezer, eta orain esan dezaket lana dudala eta ikasten nabilela”

Dominikar Errepublikatik etorri zen Perla 17 urte zituela. "Aurretik, gurasoak etorri ziren hona, eta gu ekartzea erabaki zuten gero. Bost neba-arreba gara". Ez zituen ikasketak utzi nahi, baina etxekoei lagundu behar zien. Caritas-en ezagutarazi zioten programa baten bidez, lana eta ikasketak bateratzeko aukera ikusi zuen. "Nire soldatari esker, lehen ez genuen egonkortasuna dugu gure familian. Maila pertsonalean, baliagarria izateko aukera eman dit, gizartearentzat eta neure buruarentzat". Perlak badaki bere ahaleginaren bidez lortu duela dena: "Lehen ez neukan ezer, eta orain esan dezaket lana dudala eta ikasten nabilela".

img