II. EDIZIOA 2016

Konpromiso Sarien bigarren edizioko sari-banaketa maiatzaren 19an ospatu zen Sevillako Nabigazio-pabiloian. Ekitaldian zehar lau kategoriatan saritutako proiektuak ezagutarazi dira: gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonak, genero-biolentziaren biktimak, desgaitasunak dituzten pertsonak eta pertsona helduak.

Epaimahaiak, kolektibo horien errealitatea gertutik ezagutzen duten pertsonak, 173 hautagaien artean aukeratu behar izan zituzten irabazleak. Hautagaiak Andaluzian, Ceutan eta Melillan lan egiten duten entitate sozialak ziren. Epaimahaiko presidenteak, Nuria del Sazek, aurkeztutako proiektu guztiak zoriondu ditu eta Clece Soziala proiektuaren balioa azpimarratu du.

Por favor acepta las cookies de marketing para poder ver este vídeo.

EPAIMAHAIA

Presidentea

Nuria del Saz
Kazetaria eta idazlea.

Epaimahaikideak

José Manuel Vargas Prado
Gurpil-aulkira egokitutako saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea.

José Antonio Carrizosa Esquivel
Diario de Sevillako zuzendaria.

Alicia Martínez Martín
Andaluziako Juntako Alderdi Popularreko diputatua.

María Isabel Albás Vives
Andaluziako Juntako Ciudadanos alderdiko diputatua.

Gonzalo Rivas Rubiales
Andaluziako Juntako Desgaitasunak dituzten Pertsonen Zuzendari Orokorra.

Miguel Ángel Román Ortiz
Dependentzia eta Autonomia alorreko zuzendaria
Andaluziako Zerbitzu Sozialen eta Dependentziaren Agentzian.

Cristóbal Valderas Alvarado
Cleceko Presidentea.

Irabazleak

Hauek izan dira Konpromiso Sarien bigarren edizioko irabazleak:

Categoría 'Exclusión social'

Arca Empleo,
“Incluyendo a los excluidos” proiektuagatik

Helburua: Kolektibo gutxietsietako pertsonei laguntza ematea. Ikuspuntu integral eta intentsibo baten bidez gizarte eta lan alorretan laguntza ematea, hainbat eragin-eremu kontuan hartuta (enplegurako eta okupaziorako ezaugarri pertsonalak; gaitasun transbertsal eta teknikoak, gizarteratze-ibilbideak, enpresak sortzea, bitartekotza eta jarraipena enpresetan.

Onuradunak: gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten 50 pertsonak parte hartzen du urtero proiektu horretan.

www.arcaempleo.org

'Genero-biolentziaren biktimak' kategoria

Almeriako Adoratrices komunitatea
“Emaús”

Helburua: sexu-esplotazioa helburutzat duen emakumezkoen salerosketaren biktimei eskua luzatzea bizileku bat lortzeko, osasun-laguntza eskaintzea eta gizarte eta lan alorretan gizarteratzea.

Onuradunak: 2.500 emakume baino gehiago

www.adoratricesalmeria.org

'Desgaitasunak dituzten pertsonak' kategoria

Centro de Atención a la Diversidad Infantil, CADI
“Kirol inklusiboa”

Helburua: aisialdirako jarduera alternatiboak eta kirol inklusiboa sustatu, bultzatu eta antolatzea; esaterako, desgaitasunen bat edo behar bereziak dituzten haurrentzako bela, eskia, txirrindularitza edo igeriketa, haien bizi-kalitatea, autonomia eta independentzia hobetzeko.

Onuradunak: dibertsitate funtzionala duten 21 haur.

www.asociacioncadi.org

Categoría 'Personas Mayores

DYA-R asoziazioa
“Eskuz esku”

Helburua: kohesio sozialean oinarritutako herritartasun eredu bat ezartzea, pertsona helduak haien herrian elementu dinamizatzaileak izan daitezen. Tresna nagusietako bat belaunaldien arteko topaketak dira.

Onuradunak: 80 pertsona heldu inguru.