trabaja_clece

Talentuaren kudeaketa

Clecen, inguru aktibo bat eskaintzen diegu profesionalei bertan hazi eta autonomia eta gaitasunak garatzeko, gerora askotariko proiektutan, jardueratan eta/edo sektoretan parte hartu ahal izateko.

Cleceko kulturara eta prozesuetara ohitzeko, hasieratik laguntzen dugu pertsona bakoitza harrera-plan baten bidez. Horrek lan-dinamikara hobeto integratzea eragiten du.

Clecen, profesionalek formakuntza-ibilbideak dituzte lanean ahalduntzeko eta garatzeko. Horren bidez, langileek ardura berriak arrakastaz hartzen dituzte eta aldaketa teknologikoak eta berrikuntzak heldu bezain laster ezagutzen dituzte. Gure ahalegin horrek sektore bakoitzean erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko aukera ematen digu.

2015ean 485.000 formakuntza-ordu baino gehiago eskaini ziren 2.000 ikastaro baino gehiagotan, eta 25.500 langilek hartu zuten parte.

Clecen aukera-berdintasunerako plan bat dugu, eta kontuan hartzen ditu kolektibo kalteberen behar pertsonalak eta horiek integratzeko garatu beharreko programa aurreratuak.