Eraikin bat denborak eta erabilerak kaltetzen duten espazio bizi bat da. Instalazioak zaintzeak eraikin horren balio eta erabilera sozial, profesional edo ekoizlea luzatzea dakar, edozein motatakoa dela ere: ospitalea, unibertsitatea, eskola, industria-instalazioa, bulegoa, eraikin historikoa edo kulturala.

25 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, Clecen badakigu eraikinetan mantentze-lanak egiteak horien bizitza baliagarria amortizazio-epetik harago luzatzea dakarrela, kaltetzea ekidinez eta aktiboaren balioa luzatuz.

Gure profesionalei esker -ingeniariak, instalatzaileak…- eta gure antolaketa-metodologia eta teknologia berrien erabilerari esker -ordenagailuz gidatutako mantentze-lanak (GMAO)- kalitatezko zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Horrez gain beste hainbat zerbitzu eskaintzen dira prozesu osoan, hala nola aholkularitza eta auditoria, proiektua sortzeko zerbitzua eta instalazio eta azpiegituretan berritze eta eraldatze obrak.

Gure zerbitzuek egiaztagiri hauek dituzte: ISO 9001, ISO 14001, ISO 50001, OSHAS 18001 eta SA 8000 eta mantentze-lan integralen eta energia-zerbitzuen enpresa elkarteko kide gara (AMI).

2.469 PROFESIONAL PLANTILLAN
2.400 ERAIKIN KUDEATU
693 OSASUN-ZENTRO
MANTENTZE-LANETAN
Ura, iturgintza, saneamendua eta gasa

Ura, iturgintza, saneamendua eta gasa

Instalazio elektrikoak

Instalazio elektrikoak

Instalazio bereziak

Instalazio bereziak

Suteen kontrako instalazioak

Suteen kontrako instalazioak

Mantentze-lan integrala

Mantentze-lan integrala

Instalazio termikoak

Instalazio termikoak