GUZTIONA DEN PROIEKTUA

Clece-k elkarlana sustatzen du sektore publikoaren, pribatuaren eta asoziatiboaren artean. Hala bermatzen du pertsona kalteberak berdintasunez lan-munduratzea, eta aurrera jarraitzen du inklusioaren erronkan.

Ildo horretan, Clece-k lankidetza estua du hirugarren sektorearekin. Entitate sozialek ahalbidetzen dute profil profesional gehienek detektatzea eta kolektibo kalteberetatik datozen pertsonen errekrutatze aktiboa. Azken urtean, Clece Social-ek 40 hitzarmen berri sinatu ditu elkarte, fundazio eta bestelako entitate sozialekin.

Halaber, Clece-k bere bezero publiko zein pribatuei adierazten die nolako balio handia dakarren gizarte-egoera ahuleko kolektiboen kontratazioak, eta balio hori besteak beste islatzen dela zerbitzuaren kalitatean eta kontratazio arduratsu baten aldeko konpromisoan. Hala inplikarazi nahi ditu guztiona den proiektu batean.

img