"Banandu nintzen, eta alaben guardia eta kustodia dut. Asko kostatu zitzaidan urratsa egitea, baina egoera ezin txarragoa zen. Asko kezkatzen ninduen nire adinak: 50 urte", kontatzen digu Rosariok. Baina lana aurkitu zuen, eta, harekin, behar zuen indarra: "Aurrera egingo dugu, ze ate bat ireki didate", segurtatu zien alabei. Eta hala izan da. "Lanak bizitza alda diezazuke. Gauzatuta sentitzeaz eta balio dudala jakiteaz aparte, harro-harro nago aurrera egin dudalako, alabak ondo daudelako".