Kale garbiek eta ongi zaindutako espazio publikoek hiri baten bizi-kalitate ona erakusten dute. Oinarrizko zerbitzua da auzokideentzat eta funtsezko baliabide bat turismoarentzat, herri askoren sarrera-iturria.

Hiritarren ongizatea eta herri garbiagoak eta jasangarriagoak lortzea helburutzat izanik, Clecek udaletako garbiketa-zerbitzuak eta etxeetako hondakin bilketa kudeatzen die udaletxe eta mankomunitateei, Talher filialaren bidez. Ingurumen-arauak eta indarrean dagoen legeria betetzeaz gain, gure erronka da kalitatean eta gastuetan eraginkorra izango den zerbitzu bat eskaintzea. Gainera, jarduera horien prestazioan integrazio sozialaren alde egiten dugu.

1.600.000 M2 BIDE-GARBIKETA KUDEATU
24.595 TONA HONDAKIN TRATATU
281.695 BIZTANLE ARTATU, UDALAREN HIRI-ZERBITZUEN BIDEZ